bilaketaren emaitzak "irratia.com"

Gure Irratia airean da berriro

Lapurdiko euskarazko irratiak 07:50 aldera ekin dio berriro emititzeari, abenduaren 5ean sute batek egoitza kiskali zuenetik isilik egon ondoren. Erakundeek, gizarte eragileek, eta, batik bat, herritarrek adierazitako elkartasuna eta emandako dirulaguntzak eskertuz abiatu dute emisioa.

Sute baten ondorioz laguntza behar du Uztaritzeko Gure Irratiak

Sute baten gaitik, GURE IRRATIAREN estudioak osoki ondatuak izan dira 2006 abenduaren 5an huntan. GURE IRRATIAREN uhainak ez dira ixilik egonen… Langileek lehen bait lehen hasi nahi dute lanean, zuen sustenguarekin.

Euskalerria irratia berriro lizentzia barik

Euskalerria irratia berriz ere lizentzia barik uztea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Berriako edizio elektronikoak atera du albistea. Notiziak gehitzeko beharra dago, irratiak ez baitauka webgunerik.

Euskadi irratia eta Interneteko erreferentziak

Joxe Aranzabalek gogoeta egin du Faroan Euskadi Irratiak egiten dituen Interneteko erreferentzien gainean. Eta jendea erantzuten hasi gara, behintzat iritzia ematea badugulako blogetan.

irratia.com: azken saioa

irratia.com 2.1 azken emankizuna egingo dugu gaur, iluntzeko 18:00etatik aurrera. http://www.irratia.com Mundutik Euskal Herrira, eta Euskal Herritik nazioartera deitu diogu gaurko emankizunari, eta bertan Jaizki (Singapurretik Euskal Herrira bidaian datorren blogaria) eta Xamar (Orhipean liburua hizkuntza ezberdinetan aurkeztu ostean) izango ditugu gonbidatu berezi. Entzun eta zabaldu.

Ondas Saria Javier Vizcaíno Cocidito egiteagatik

Astero astero "Cocidito madrileño"a egiteagatik eman diote Ondas Saria Javier Vizcaíno irrati esatariari. Irratigintzako Berrikuntza Saria, hain zuzen ere. Zorionak, Javier.

Euskalerria Irratiak manifestaziorako deia egin du

Maiatzaren 27an manifestazioa egingo da Iruñean Euskalerria Irratiak emititzeko lizentzia izateko eskubidea duela aldarrikatzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak lizentziarik gabe utzi zuen apirila hasieran egindako banaketan.

Euskal kulturari eta teknologia berriei buruzko mahai-ingurua Bizkaia Irratian

Gaur asteazkena, 29an, arratsaldeko ordubietan, Internet bidez entzungai. Igone Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Euskara zuzendaria, Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Andres Urrutia euskaltzainburua, Adolfo Arejita Euskaltzaindiko eta Labayruko kidea, Bussines&Media enpresako Jabier Etxebeste eta Karmele Perez Urraza EHUko irakaslea izango dira partaideak.

Arratsaldeetako albistegiei ere ekingo diete Info7-ko kideek

Gaur hasiko dute Info7 (http://info7.com/) irratiko kideek kurtsoa eta, berrikuntza nagusien artean, hurrengoa nabarmendu dute: hemendik aurrera arratsaldeetan ere izango dira albistegiak. Orain arteko eskaintza zabaldu eta denetariko saioak ere eskainiko ditu irratiak.

Ttan Ttakun programazio berria

Ttan Ttakun irratiaren programazio berria. Donostiako irrati euskaldun librea, 106.8 FM.

irratia.com: IEB07tik bueltan, web 2.0 hemen

IEB07tik bueltan, irrati emankizuna egin dugu Informatikari Euskaldunen Bilkurari buruz. Eguna errepasatuz, sakonduz... Albisteak 2.0 albistegira heldu gara. Ubuntutribe be aipatuz, noski. Asteko albistea!

Busti irrati librea abian da

Arratsaldeko bostak aldera hasi ginen Busti irratiaren lehen emisioa egiteko beharrezko material guztia Lizeo antzokiko sarreran muntatzen. Ilusio eta gogorik ez zitzaigun falta, eta erreza izango ez zela genekien arren, erronkak merezi zuela argi genuen.

Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea jaio da

Nafarroan euskaraz ari diren sei irratik (Xorroxin, Beleixe, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria Irratia) Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea sortu dute, elkarlana sustatu eta ahaleginak optimizatzeko asmoz. http://www.nafarroakoirratiak.com

Euskal Herrian ere bagoaz aurrera: Nontzefilm, flash, skype eta ikteroak

IRRATIA.COM desentxufatuta egon da hamabost egunez, eta orain indarberrituta ageri da. Azken saioa entzun duzue? Filmeak, flash animazioak, nontzberri, skype bidezko elkarrizketa Ordiziako ikteroekin, albisteak 2.0 Denetarik eta online. Euskaraz ere ari gara Interneten. Eta ez edozelan.

Euskal Herria Kuba clash 2.0 [irratia.com]

Fermin Muguruza (Talka Tour 07), Helena Bengoetxea (cubainformacion.tv) eta Gorka Julio Teketen (IEB07) elkarrizketatu ditugu saio berezi honetan. Talka tour biraren hasiera aipatu, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara bidean dituen asmoak kontatu dizkigu Fermin Muguruzak. Helena Bengoetxearekin Kubari buruzko gune multimedia berria -maiatzaren lehenean abiatu zuten- izan dugu hizpide. Gorka Juliok aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkura izan dugu hizpide. Web 2.0 Hemen izenburupean Donostian burutuko dena.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]