bilaketaren emaitzak "irlanda"

UVFko loyalistek borroka armatua utzi dute

Ipar Irlandako Ulster Volunteers Force-ko ekintzaile loyalistek borroka armatua utzi dutela iragarri dute gaur, agiri baten bidez. Armak, leku seguruan, erakundeko buruzagien kontrolpean eta militanteetatik urrun gordeko dituztela iragarri dute.

Polizia bat tirokatuta hil dute Ipar Irlandan

Polizia bat tirokatuta hil dute bart Ipar Irlandako Craigavon herrian, Armagh konderrian, Benetako IRAk bi soldadu hil eta 48 ordura. Erakunde armatu hori IRAtik bereizi zen 1997an, eta bake-prozesuaren aurka dago. Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak informatu duenez, agentea jarduera susmagarri bat ikertzen zegoen gehiengo katolikoa duen bigarren hezkuntzako institutu batetik gertu. Antza denez, beste polizia bat zauritu egin da erasoan.

Bi soldadu hil dira Ipar Irlandan izandako atentatuan

Britainia Handiko Armadaren base militar bati egin dioten erasoan bi hildako eta lau zauritu izan dira. Atentatua gaitzetsi du Sinn Feinek eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako gobernuek bake prozesuarekin aurrera jarraituko dutela agindu dute. Oraindik inork ez du atentatuaren egiletza aldarrikatu, baina ustez, IRAko disidente talderen batek egin du. Informazio gehiago: http://www.eitb.com/albisteak/mundua/osoa/103948/adamsek-atentatua-gaitzetsi-du-eta-brownek-bake-prozesua-mantenduko-duela-agindu-du/

Kartzelara gaelikoa hitzegiteagatik

Irakasle irlandar bat atxilotua izan da elkarrizketa pribatu batean gaelikoz hitzegiteagatik. Polizia batek mehatxu egin zion ingelesez hitz egin zezan, emakumeak ezetz esan zion eta komisaldegian bukatu zuen.

Iñaki De Juana elkarrizketatu du The Irish Times egunkariak

Irlandan da Iñaki de Juana. Askatasuna berreskuratu eta Belfastera joan zen. Lasaitasun bila. Hango giro errepublikarrean da orain. Justiziarekin ordea ez du amaitzerik izan, atzetik dauzka. Eta The Irish Times egunkarian elkarrizketa egin dio Paddy Woodworth kazetariak, abokatuen bulegoan eta pub errepublikar batean. Interesgarriak bertan De Juanak bere egoerari buruz eta Euskal Herria zein Espainiari buruz botatzen dituenak.

Disidentzia irlandarra, Platonen eta Pattonen artean - Iñaki Sotoren analisia

"Disidentzia errepublikarraren oinarriak ez dira teorikoak edo politikoak, moralak eta printzipioei buruzkoak baizik. Horrela janzten dute bere babesleek, nahiago dute "ongia" eta "gaizkiari" buruzko eztabaida abstraktu bat "hobea" eta "okerragoa"ri buruzko konkretu bat baino. Nahiago dute iraganaz hitzegin orainaz edo etorkizunaz baino. Nahiago eztabaidatu historiaz estrategiaz baino."

Elkartasuna Euskal Herriarekin Irlandako kale eta Eskoziako harmailetatik

Azken egunotan Euskal Herriarekin elkartasunean hainbat mobilizazio egin dira Eskozian eta Irlandan. Glasgowen, Celtic eta Rangersen harteko derbian, «The Basque Country does not walk alone» pankarta zabaldu zen, ikurriñen hartean.

Bertso afaria Belfasten

Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes Belfasten bertsotan. Danbolinerokua blogean Belfasteko berri, kronika interesgarria. Argentino batean, sagardotegiko menua jaten. Pintak eta mural politikoak, bertsoak eta debekatutako zigarroak.

Gatazka bat ezin da konpondu alde bateko mintzaideak kartzelan sartuta

Oraingo gobernua David Trimblerena baino askoz sendoagoa izango da. Ian Paisley ez du etxera afaltzera gonbidatuko, baina eguneroko lanean «harreman ona» dute, eta orain herritarren alde lana egiteko garaia dela uste du McGuinnessek. Martxelo Otamendi, Berriako zuzendariak Belfasten McGuinnes (Sinn fein) egindako elkarrizketa.

DUPek eta Sinn Feinek akordioa lortu dute

[K&I]Historian lehendabiziko aldiz Ian Paisley DUPeko eta, oro har, Irlanda iparraldeko muturreko unionisten buruzagiak eta Gerry Adams Sinn Fein errepublikanokoak elkarrekin aurrez aurreko batzarra egin dute. Laburra izan da bilera, baina, agi denez, emankorra ere bai: gobernua eratzeko akordioa lortu dutela iragarri dute, eta maiatzaren 8an osatuko dutela.

Irlandarrak eta britaniarrak euskaldunetatik datoz

Genetista ospetsu batek, DNA azterketa sakon bat egin ondoren, irlandar eta britaniar biztanleriaren jatorria berdina dela frogatu du. Eta ez hori bakarrik, datuek erakutsi dute, orain arte pentsatzen zenaren kontra, erro hori ez dela ez keltiarra ez anglosajoniarra, baizik eta euskalduna. Glaziazioen ondoren irletan ez zen inor bizi eta orain dela 16.000 urte euskaldunek populatu zituzten. Gaur egun, biztanleriak dituen geneen %12 eta %30 bitarte horren jatorria euskaldunetatik dator.

Rith: Irlandako Korrika (ga-en)

Irlandan datorren urtean Rith 2010 egingo dute gaelikoaren alde: 1.500 km. Belfast-etik Galway-ra lekuko bat eskurik esku. Bai Korrikaren bertsio irlandarra.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]