bilaketaren emaitzak "iritzia"

atzerritarrak atzerritar, giriak giri

atzerritarrei, giriei eta herrikoei buruzko iritzitxo bat.

Web 3.0 izan daitekeenaren aurreikuspena

New York Times egunkarian asteburu honetan argitaratu den artikulu interesgarria. Gaur egungo Web 2.0n dokumentuen arteko lotura denaren hurrengo aurrerapausoa datuen arteko lotura izango dela aipatzen da bertan, Web 3.0 izan daitekeenera joz. Adimen artifiziala erantsiz katalogoaren ordez gida lortzea, alegia. Laburbilduz, oraingo webari esanahia gehitzen joango zaiola esaten da bertan, Web Semantikora bidean.

Lantegi ederra

Mikel Elorzak, egungo errealitateari bere kornerrak bilatzen, iritzi artikulu interesgarria eskaintzen digu.

Athleticen hauteskundeen inguruko iritzia

Bihar Athleticen hauteskundeak ospatuko dira. Hona hemen hauei buruzko iritzi interesgarria.

Kazetaritza 3.0ren oinarriak

Mahatsorri baten hausnarketa kazetaritza 3.0ren inguruan, Onintza Iruretak lehengoan ARGIAn idatzitakoaren harira. Zertarako mugituko dira, ba, kazetariak, horrek dakartzan ezerosotasun guztiekin, albiste sortzaileek beraiek ere bideokamarak baldin badituzte? (ARGIAko artikuluska hemen: http://www.argia.com/albistea.php?id=32554). Dibertigrria, gutxienez...

Euskal selekzioaren bihotzetik

Naxari Altuna eitb-ko kazetariak Venezuelan bizitakoak kontatu ditu gaurko Berrian, euskal selekzioaren bihotzetik. Galdutako aukera bezala definitu du pasa den astekoa eta agintari zein komunikabideak kritikatu ditu.

Lonely Planet, 20 minutos eta panvasquismoa; Trokatik hausnarketa interesgarria

20 minutos egunkariak Lonely Planet gidaren inguruko berria jasotzerakoan, "panvasquismo" kontzeptua erabili du Euskal Herri osoko gida dela komentatzeko. Trokatik blogean hausnarketa interesgarria egin du kontzeptuaren sorrera eta zabalpenaz Bontxik.

EUBA: 50 URTE Hizkuntza eta Kultura

Iritzi artikulua: Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia

Lehenmundismotik hirugarrenmundismoaz

Lehen munduan sarri begiratzen diogu gure zilborrari, gure kezkak munduko inportanteenak direla pentsatuz. Patxi Lurraren hausnarketa interesgarria.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]