bilaketaren emaitzak "iratzarri"

Aralarrek tamalgarritzat jo du Parlamentuak De Juanaren askatasuna ez eskatzea

Aralarrek bat egin du EHAKren proposamenarekin eta bere botoarekin babestu du Legebiltzarreko osoko bilkuran. “Demokrazian iritzi deliturik ez dago eta hori ere Legebiltzar honek esan egin beharko luke”, adierazi du Aintzane Ezenarrok Aralarren legebiltzarkideak.

Iratzarriren usteetan “Demokrazia bahiturik dago Euskal Herrian”

Aralarreko gazteek “irmo eta gogortasunez” salatu dituzte 18/98 eta Egunkaria auzietako atxiloketa zentzugabeko eta izugarriak eta horrek mugimendu sozial eta politikoen “kriminalizazioarekin” kezkaturik agertu dira ere. Iruñean egindako koordinakundearen harira AHT bezalako megaproiektu txikitzaileen inposaketari aurre egitea lehentasuntzat jo dute.

Azken ordukoa - Konzentrazio antifaxista Bilbon!

Gaur eguerdian Madrilen izandako gertakarien aurrean, non neonaziek borrokide antifaxista bat hil duten labankadaz, deia egin zaio gizarteari, orain, inoiz baino beharrezkoagoa denean, kalean faxismoaren aurka agertu dadin, elementu hauei diegun NAZKA eta IGUINA erakutsi diezaioten, bihar, astelehena 12 Bilboko Unamuno plazan 20:00etatik aurrera egingo den mobilizazioan. Erasorik ez, erantzunik gabe! +info: http://sareantifaxista.blogspot.com

Iratzarri - Aralar gazteakek udako kanpaina hasi du

Iratzarri - aralar gazteakek udako kanpaina hasi du "denon artean independentzia" lemapean. Hego Euskal Herri osoan zehar zabalduko da kanpaina, eta gure herrietara bisitan datozen artean eragin nahi izango du, hala nola, euskal herriko gazteen kontzientziazio nazionalean. Iratzarrik milaka kartel, eskuorri eta pegatina prestatu ditu eta dozenaka pankarta. Udan zehar hainbat hornirudi garatuko ditu ere.

Aralarreko gazte ekitaldi nagusia, Las Fellini-rekin

“Utzi espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea” lemapean egingo du kanpaina Iratzarri erakundeak Euskal Autonomi Erkidegoko hiru herrialdeetan zehar Aralarren zerrendak babesten. Gaur, ostirala 22an, 18:00etan Donostiako Easo Plazan (Amara) Jaia LAS FELLINI transtornista Bilbotarrekin amaituko da.

Iratzarrik bere kanpainaren aurkako eraso "neurrigabekoak" salatu ditu

Iratzarri - Aralar gazteakek bere kanpainaren harira azken egunotan jasandako gertakariak salatu ditu. Gazteria abertzaleak Guggenheim museoa eta Ertzaintzaren jarrera injustifikatu eta soberakotzat jo dute museoaren inguruan emandako gertakarietan, eta Bilbo hirian zehar agertutako pintaketa mehatxagarrien gainetik lanean jarraituko dutela argitu dute.

EB-Aralarreko gazteen ekitaldi nagusia ostegunean Bilbon

Ezker Batua - Aralar koalizioko gazteek hauteskundeetako "Pasa zaitez gorrietara!" kanpainaren ekitaldia ospatuko dute Aralar eta Ezker Batuako hautagai nagusiekin maiatzaren 24an, ostegunean Bilboko Alde Zaharrean. Ekitaldia 21:00etan egingo da Unamuno plazan.

Bozkatzera joan baino lehenago jakin beharrekoak

Hauteskundeetara ezin da edozer bozkatzera joan, bozkatu baino lehenago jakin beharreko gauza batzuk aurkezten ditu Iratzarri gazte erakundeak. Bideoa garatu du

BideoaAralarreko gazteek “Utzi Espainia seduzitzeari” bideoa egin dute

Iratzarrik, Aralarreko gazte erreferenteak, prestatu du bideo bat non agertzen dira “Espainiari seduzitzeari uzteko aholkuak”. Bideoan neska bat Espainiarekin erlazio bukatu ostean, hasten da bere gauzak eta goraintziak gordetzen. Konstituzioa, bandera, Josu Jon Imazen argazkia… Dena doa kutxa batera. Bitertean off-en ahotsa batek aholkuak ematen dizkio neskari. Gauza guztiak gordeta, neskak gogoratzen du Euskal Herria, bere atzetik han betiko laztana… eta maitasuna hasten da!

EB eta Aralarren egoitzei pintadak Getxon

EB-B eta Aralarren egoitzen kontrako pintadak egin dituzte Getxon. Egoitza bietako hormetan “putreak” eta “lapurrak” moduko hitzak margotu dituzte. EB-B zein Aralarrek ekintza salatu dute “askatasun ideologikoaren, aniztasunaren eta adierazpen askatasunaren” kontrako ekintza eta normalizazio politikorantz oztopo bat dela esanez. “Akordirik gabe, bakerik ez” dioen aldarrikapenak normalizazio politikoa eta bakegintza nahasten ditu eta beste sasoi batera garamatza, Euskal Herriak aurrera begiratu nahi duenean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]