bilaketaren emaitzak "iran"

BBCren arabera, AEBek prest du Irani eraso egiteko plana

[Berriatik K&I]Erresuma Batuko BBC komunikabide kateak plazaratu duenez, AEBek prest dute Irani eraso egiteko plan bat. Informazio horren arabera, AEBetako Armadako Aginte Zentralak Floridan prestatu du plan hori, eta erasoko lehen jomugak zeintzuk izango lirateken zehaztuta dute: Natanzgo uranioa aberasteko plantak, Isfahan, Arak eta Bushergo instalazio nuklearrak, aireportu eta itsas portuak, eta Irango Armadaren aginte eta kontrol zentroak. http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=19304

Iranek petrolioa dolarretan kobratzeari utzi dio

Oraindik aurrera, Iranek beste moneta batzuk erabiliko ditu petrolioa kobratzeko. Beste petrolio ekoizle batzuek bide hau jarraituko balute, Estatu Batuek munduan duten nagusitasuna zalantzan jar liteke. Irakek gauza bera egin nahi izan zuen gerra baino lehen, eta Estatu Batuek gerra sustatzeko izan zuten arrazoietako bat izan zela esan ohi da.

Distantzia. Tortura, Martxelo Otamendi eta Luistxo Fernandez

Agian zuetako askok ez zuen Luis Fernandez zutabelaria ezagutu. Euskal prentsan, luma zorrotzik bazen, hori eibartarrarena. Tetris liburuan bilduak ditu ordukoak. Kazetaritza utzi zuen, Internet aplikazioei bere burua eskaintzeko, baina oraindik lumak zorrotz dirau. Artikulu honetan, hurbileko zein urrutiagoko kontuak, gertu gertutik jarraitzen dituela bistan da. Distantzia asko barik, alegia.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]