bilaketaren emaitzak "irakaskuntza"

Squeak, multimediarako tresna interesgarri bat

Squeak plataforma anitzen gainean dabilen multimedia tresna bat da, hezkuntzarako bereziki diseinatua.

Tailerrak: IKTak eta euskarazko testu akademikoen sorkuntza

EIREk urtero antolatzen duen "Euskarazko Unibertsitate-Liburuen IV. Erakusketa"ren inguran bi tailer antolatu ditu ikas-materialen formatu elektronikoa bultzatzeko. Dohainik izango diren tailerrak ikaskuntza-irakaskuntzarekin zerikusia dutuen guztiei zabalik daude.

UEUk, Nazio Eztabaida Guneak eta Kontseiluak Euskal Unibertsitatea sortzeko sustapen taldea eratu dute

2010erako nahiko lukete unibertsitatearekin haztea, eta kokagune fisikoak aztertzen ari dira. Orain Fundazioa sortu nahi dute, eta horretarako eragile sozial, ekonomiko, sindikal eta politikoekin harreman saio "zabala" egingo dute.

Celáa EHUri presioa egiten ari zaio bere alaba entxufatzeko

EHUk eta sindikatuek 300 irakasle fijo egiteko akordioa sinatzear zeudela, EAEko Gobernuaren Hezkuntza sailak atzera bota du. Isabel Celáa buru duen sailak akordioa sinatzeko beste 30 bitarteko irakasle sartzea exijitu du, tartean sailburuaren alaba.

Ikastube.com, euskal irakaskuntzarako YouTube-ren parekoa

Ikastube.com bideogunea, EuskalTube edo YouTube bezalakoa da, baina irakaskuntzarako egokitua. Abenduaren 21ean aurkeztuko da beta bertsioa EHUko Leioako campusean behin 15 eguneko probak egin ostean. Ikasle eta irakasleentzako bideotegia da, irakaskuntzan ikusentzunezko ekaiak sustatzeko.

Euskarako irakasle bila Universitat Autònoma de Barcelonan

Universitat Autònoma de Barcelona euskarako irakasle bila ari da hango Euskara Saila sendotzeko; momentuz denboraldi erdiko lana baino ez litzateke izango. http://seneca.uab.es/filologiacatalana/2006-2007%20Deialdia.pdf

Balmaseda Beach, hondartza institutoan

"Hondartzako erropekin ezin zarete eskolara etorri" adierazi du Balmasedako institutuko zuzendaritzak. Eta ikasleak zer, eta hondartza eraman dute ikastetxera. IAren ekintza polita, argazkiak bagenitu, politago litzatekena... hagitzez.

EHUko bost ikaslek Euskalnatura webgunea ipini dute martxan

Gusto handiz eginiko zientzien inguruko web euskalduna. EHUko ikasle talde baten ekimen aberasgarria Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleentzat. Horrelako asko behar ditu euskal komunitateak, bai noski!

Xabier Araña ordiziarrak Gipuzkoako espediente akademiko onenaren saria jaso du

Ordiziko Jakintza ikastolako ikasle honek 9,69ko batazbesteko espedientea lortu du. Bere irakaslea izatea ohore bat izan da niretzat. Zorionak Xabi eta aurrera! Informazio gehiago Euskaljakintzan: http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/09/16/zorionak-xabier/

Software Askea Jardunaldiak Donostian

Ostegun eta ostiral honetan, software libreari buruzko jardunaldi batzuk ospatuko dira Donostian. Programaren arabera, jardunaldiak batez ere software librearen bitartez egindako hezkuntzari eta irakaskuntzari buruz jardungo dute. Dohainik da bertara joatea eta izen ematea irekita dago!

Lankidetza azken muturrera eramanda

Ikasleen arteko elkarlanean oinarritutako proiektu baten berri ematen dute Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleek.

Haserre: alaba txikiarentzat A eredua nahi baina aurkitu ezin.

Hiru urteko alabak "en castellano" ikas dezan nahi duen ama gasteiztar baten haserrea B ereduan sartu beharko duelako. Sentikorra bazara, kontuz: ez da irakurgai atsegina, baina ondo dator batzuek nolako pentsaera duten ikusteko. Berriaren trataera ere, fina.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]