bilaketaren emaitzak "iragarki amona aupa aritz aranburu surf"

Aritz Aranbururen Amona iragarkia (Aupa Aritz!!)

Europako surf txapeldunaren amona "euskarazko komunikabideak" iragarki ikusgarria egin du. Aupa Aritz! yuuuhuuuuu!!!!!! youtube ere ba dago

Aritz Aranburu zarauztarra Hang Loose Pro txapelketaren irabazlea

Aritz Aranburu zarauztarrak Hang Loose Pro txapelketa irabazi zuen otsailaren 11an Brasilgo Fernando de Noronha hondartzan. Bost izarreko lehiaketa bat irabazten duen lehen euskalduna da eta bertan eskuratutako 2.500 puntuei esker WQS zirkuituko lidergoa eskuratu du. Urrats garrantzitsua munduko 44 onenen artean sartzeko bidean.

Aritz Aranburuk Kelly Slater kanporatu du

Olatu eskasak izan dira azken egunotan Billabong Pro Teahupoon, WCT zirkuituko hirugarren proban. Bigarren txandan Dane Reynolds (USA) gainditu zuen zarauztarrak eta egungo txapelduna den Kelly Slater mendean hartzea nekeza zirudien arren helburua lortu du Aranburuk.

10 kale iragarki kartel harrigarri

Digg bitartez iritsi naiz 10 kaleko iragarki kartelen inguruko artikulu honetara, zein baina zein harrigarriagoak. Ingeleraz

www.iragarkilaburrak.com aurkeztu dute

Hainbat hedabidek elkarlanean sortutako ‘www.iragarkilaburrak.com’ webgunea aurkeztu dute gaur Donostian; egunero milaka bisitari eta astero 100.000 aleko zabalkundea du euskarazko iragarki laburren atariak.

Amesten al dute letren jonkiek liburu digitalekin?

Artikulu interesgarria Aritz Galarragak Bazka aldizkari elektronikoan. Liburu irakurgailu digitalen konparaketa egin eta izan ditzaketen abantaila eta desabantailez gogoeta interesgarria plazaratu du.

Surfaren etorkizuna Zarautzen

Urtero, uda iritsi orduko, Zarauzko herria kanpotarren betetzen da. Kanpotar hauetatik asko bertako olatuengatik dator, Surfaz gozatzera, kirol hawaiarra praktikatzera kantauriko uretan. Nolabait zarauztarren kulturaren parte handi bat hartzen du praktika honek, aspaldidanik baita ohitura taula gainean olatuetan dantza egitea. Atzo jokatu zen 16 urte azpiko Europako Quicksilver Surf Txapelketaren Finala, eta herrian ikusi ahal izan ziren etorkizunean punta-puntako surflariak izango diren gaztetxoak.

Pauline Ado surfari hendaiarrak munduko txapelketa eskuratu du

Australian jokatu da 21 urte baino tippiagoendako mundu lehiaketa eta bertan 18 urteko surfari lapurtarrak garaipen polita eskuratu du.

Olatu handietan surfean Izustarrin

Itsaso handiak jarraitzen du, eta atzo goizeko eguraldi ederra aprobetxatuz surf saio ederra ikusi ahal izan zen Izustarriko olatu tentean. Baleiko.com-ekoak han izan ziren argazki eta bideo kamerarekin.

Olatu sorgailu batek Getarian surf egiteko aukera emango du

Orain arte Getariako hondartza oso lasaia izan bada ere, aurrerantzean olatuak protagonista izango dira Gipuzkoako herri honetan. Sei urteko lanaren ondoren, gaur jarri dute uretan 40 zentimetroko olatu "perfektuak" sortzen dituen tramankulua.

ITSASORUNTZ EKIMENA larunbatean, urriak 21, Algortan

Surfisten munduan sortutako presoen aldeko ekimena, dinamika irekian egina: GUINES ERREKORRA baietz!

Mondragon Unibertsitateak estatuko lehenengo surf graduondoa eskainiko du

Graduondoko titulu propio hau, surfa eta irristatze kiroletako industriarako profesionalak prestatzera zuzenduta dagoen lehenengo ikastaroa izango da estatu osoan. Perth (Australia), Kalifornia (AEB), Plymouth (Erresuma batua) eta Bordeleko (Frantzia) eredua jarraituz garatuko dute.

Surf udalekuak Bakion

Surf udalekuak egin dituzte Bakion uztailean zehar eta Euskonews Gaztea bertan egon zen goiz batez, ikasleekin beraien esperientzia partekatzen. Opor aurreko ale berezia, beraiei eskainia. Elkarrizketa, Gaizka Egiguren irakasleari: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/elkar450.html Argazki galeria: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/gaia45005.html Eta beste artikulu batzuk: http://gaztea.euskonews.com/0450zbk/arg450.html

Kantauri itsasoko ehundaka olatu presoen alde

Ehundaka olatu, ehundaka surfalari, ehundaka preso dituen herri batekoak gara. Olatuak datoz, eta hau presoen eskubideen aldekoa izan da. Ondo harrapatu dute gure kostaldean, eta irudi polit eta koloretsuak itxi dizkigute. Surflarien "busti zaitez" kanpaina ederra izan da. Olatu gainean diraute....

GARAsurf, flashekin egindako aldizkari elektroniko ikusgarria

Ikusi duzue? orriz orri pasatzeko aukera. Oso oso bisuala, nola ez, surfa ikusgarria delako, argazkiak oso ondo, eta gainera saguarekin aldizkari bat bezala orriz orri pasatzeko aukera. Zorionak GARA! Oraingoan ere, ederra jo duzue!
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]