bilaketaren emaitzak "iparraldea"

Kontseilua eta Behatokia buru-belarri Iparraldean

Kontseiluak eta Behatokiak 2007 urtean Iparraldean egingo dituzten lanen plangintza aurkeztu diote jendarteari.“Buru-belarri lan egingo dugu Iparraldean, honetan Ione Josiéren, langile berriaren, laguntza izango dugu, berak jadanik euskara normalizatzeko ahalegin honetan esperientzia handia dauka”.

Hitzaditza 2007

Iparraldeko AEK-k eta EKEk Hitzaditzaren II. edizioa antolatu dute. Baionan izango da maiatzaren 5ean, EKEren webgunean entrenatzeko ariketak jarri dituzte.

Sarkozyrenak ez beste alderdi guztiek atzoko atxiloketak salatu dituzte Baionan

Alderdi politiko guztiek, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen UMPk izan ezik, protesta egin zuten atzo Ipar Euskal Herrian izandako polizia operazioaren aurka. Operazio horretan, Frantziako Poliziak Jacques Morio kazetari eta okzitaniar militante iraultzailea eta Jean Noel Etxeberri, ELA sindikatuak sortutako Manu Robles-Arangiz fundazioak Ipar Euskal Herrian duen ordezkari eta Abertzaleen Batasuneko kidea atxilotu zituen.

Kalakako preso guztiak aske utzi dituzte

Kalaka aferan preso jarraitzen zuten Pantxo Flores, Mizel Barnetxe eta Xabier Perez Susperregi aske uztea erabaki du Parisko Askatasun epaileak. Duela urtebete sartu zituzten preso, Kalaka ostatuaren kontra egindako operazioan. Denera 13 lagun atxilotu zituzten, ETAren finantza sarearekin lotura izatea egotzita.

Sei lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak Lapurdin

Atxilotuetako bati agertu diotenez, Baionako Ttipiko Xilko ostatuarekin du zerikusia atxiloketak. Mugimendu abertzalearen bilgune da taberna hori eta lehenago ere miatu izan dute. Urriaren 18an hilabeterako itxi zuten Baionako festetan gertatutako istiluengatik.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]