Teknologiak aurrera egiten du eta laster Interneteko domeinuetan era guztietako alfabetoak erabili ahal izango dira. Txinatar, korear, arabiar, errusiar eta abarrentzat arindura nabarmena izango da hau. Kontua da, ICANNek lehen mailako domeinuak ere ireki nahi dituela, egungo banaketa zorrotzaren aurrean (.net, .com, .es, .fr) iraultza terminologikoa ahalbidetuz (.love, .sol, .eus, ...). Euskaldunok, gure txoko emozional propioa eskuratu nahi izango dugu?
http://www.gara.net/idatzia/20060812/art176248.php