www.askapena.org/?q=es/node/740
askapena (e)k bidali du duela 40 egun 3 ordu 53 minutu, duela 38 egun 14 ordu 54 minutu argitaratuta
Azken egunotan Haitira bidalitako giza laguntzaren kantitateak gora eta behera aritu dira komunikabideak. Estatuak, batak besteak baino tona gehiago eramateko norgehiagokan sartu dira, albistegien lehenengo minutuak eta egunkarietako lehengo orriak okupatuz, “elkartasunaren” argazkian agertu ahal izateko.
Baina zalantzarik gabe AEBek irabazi dute lasterketa: 1.200 tona. Hori baita gutxi-gorabehera 15.000 mertzenariok izango duten pisua bakoitzak 80 kilo inguru pisatuko dituela kontuan hartuta.