bilaketaren emaitzak "inkomunikazioa"

EAJ, EA eta Aralar inkomunikazioaren aurka Madrilen

Eusko Legebiltzarreko hiru parlamentarik inkomunikazioa indargabetzeko eskatuko dute Espainiako Kongresuan. Jakina, hori Espainiako erakunde polizialek bakarrik egiten dutenez...

ETArekin lotzen zuten gazte bat errugabe jo dute, Poliziari egindako aitorpena ez delako sinesgarria

Auzitegi Nazionalak errugabe jo du ETAren atentatu bat egitea egozten zioten gazte bat, Arkaitz Agote, Guardia Zibilari egindako aitorpena ez omen delako sinesgarria. Epaiak berak nabarmentzen duenez, 5 egunez luzatu zen inkomunikazioaren barruan egin zuen aitorpena ez zen izan "askatasunez eta borondatez" eginikoa. Ebazpenean agertzen denez, 22:00etan hartu zioten deklarazioa, "mediku forenseak 18:00etan aztertu ondoren, eta atxilotuak bere buruaz beste egingo zuela mehatxu egin eta gero".

Iruñeko atentatuaren ikerketan "ez laguntzeagatik" inkomunikatu dute bilbotar bat

Atzo Nafarroako Unibertsitatean lehertutako bonba-autoaren abisua eman zuten telefono mugikorra atxilotuaren nortasun agiriarekin erosi omen zuten. Atxilotuak aurretik salatu zuen Nortasun Agiria galdu edo lapurtu ziotela. Atzo bertan Espainiako Poliziak galdekatu zuen bilbotarra, baina gaur atxilotu eta inkomunikatu dute, Elmundo.com-en diotenez ( http://ttiki.com/1216 ) "ikerketarekin kolaboratzen ez duelako". Albistea Garan: http://ttiki.com/1215

AIk inkomunikazioa amaitzeko eskatu dio beste behin Espainiako Gobernuari

Atxilotuak inkomunikatzearen aurka azaldu da berriro ere Amnesty International (AI). Nazioarteko erakundeak kaleratu berri duen txostenean gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak inkomunikazioa erabiltzen jarraitzea. AIren arabera, atxilotuen giza eskubideak urratzen ditu inkomunikazio aldiak, eta torturak eta tratu txarrak ahalbidetzen ditu. Erakundeak azpimarratu duenez, Espainia da Europako Batasunean atxilotuen giza eskubideak modu «zorrotzenean» murrizten dituen Estatua.

Gasteizen atxilotutako gazteari inkomunikazioa ezarri dio Ertzaintzak

Igande gauean, kale eraso bat burutzea egotzita, Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen Gasteizen. Gaztea epailearengana zuzenean eraman beharrean, Lege Antiterrorista ezarri eta inkomunikatu egin dute. Halaber, astelehenean beste bi gazte atxilotu zituzten detentzioagatik protesta egiteagatik.

Torturaz galdetzea ezeroso denean

Australiako SBS telebistako David O’Shea kazetaria Espainiako Segurtasun idazkari Antonio Camachori elkarrizketa egiten, aurtengo martxoan. Camachok elkarrizketa etetea erabaki arte...
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]