bilaketaren emaitzak "inkesta"

EAEko biztanleen %84 erabakitzeko eskubidearen alde (GAZT)

Deiaren inkestaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleen %84ek Euskal Herriak bere estatus politikoari buruz libreki erabakitzeko eskubidea duela onartzen du, %7.3 bakarrik dagoelarik kontra. 10etik 9 bake prozesuari berriz heltzearen alde dago.

2007ko azken hiruhilekoan EAEn gehien bisitatutako webguneak, Eustaten arabera

Eustatek informazioaren gizarteari buruzko inkesta argitaratu berri du, 2007ko azken hiruhilekoari dagokiona. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako galdeketaren arabera, "El Correo", "Diario Vasco" eta "Marca" dira jendeak gehien kontsultatzen dituen webguneak. Euskara hutsezkorik ez... baina Wikipediak igoera nabarmena izan du.

Herritarren herenek uste dute Euskal Herria zazpi lurraldek osatzen dutela

Euskal Herriaren bi ideia daude gehienbat zabalduta: bata, Euskal Herria zazpi lurraldek -Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziek (EAE), Nafarroak eta Ipar Euskal Herriko hirurek- osatuta ikusten duena (biztanleen %30ek dute ideia hori), eta bestea, Euskal Herria EAErekin identifikatzen duena (beste %30ek dute). Ondorio hori azaleratu du, besteren artean, Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran Eusko Ikaskuntzak argitaratu berri duen ikerketa lanak.

Kosovoren independentzia Euskal Herriaren antzeko kasua dela deritzozu?

ElPais.com egunkari digitalean Kosovo eta Euskal Herriaren arteko gertakariak antzekoak diren galdetzen da.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]