bilaketaren emaitzak "injustizia"

Barrena eta Urrutia atxilotuak Garzonek aginduta

Garzon lan eta lan daukagu egunotan. Oraingoan Pernando Barrena eta Patxi Urrutia atxilotu dituzte Garzonek "delitua errepikatzeagatik, legez kanporatu arren Batasunaren izenean aritu direlako" egotzita.

Arrasateko alkatea espetxeratzeko eskatu du Fiskaltzak

K&I Ingo Galparsoro Garzon epailearen erabakiaren zain dago Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko ziegetan. "Erakunde terroristari laguntzea" egozten dio Fiskaltzak Arrasateko alkateari.

Batasun handia '18/98 auziko' "epai politikoa" salatzeko

[K&I] EAJ, EA, Batasuna, EB, Aralar, EHAK, EAE-ANV, Zutik, ELA, LAB eta CCOOko kideak bildu dira, besteak beste, gaur, Bilbon, prentsaurrekoan. "Epaia injustua eta politikoki bideratua" izan da 18/98+ taldearen ustez. "Edonor, zu zeu, jakin gabe ere, ETAkoa bihur zaitezke. Ez dago armak erabili beharrik ETAkoa izateko", salatu dute. Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko eskatu dute.

Torturaren arrastoak [PDF]

Gaur GARAk bere azalean Mattin Sarasolaren argazki bat erakusten du. Beldurgarria. Aste bat baino gehiago pasata torturen arrastoak hor jarraitzen dute.

EHAK eta EAE-ANV jarduera etetea ihauterietan aztertuko ditu Garzonek

Garzonek jarduera eteteak aztertuko ditu, otsailaren 4ean EHAK-renak eta otsailaren 5ean EAE-ANV-renak. Zertaz mozorrotuko zaigu Garzon?

Bizikletan zihoan bat autoz harrapatu ondoren, familiari 20.000 euro eskatu dizkio

Gehienezko abiadura 90 km/h zenean 170 km/h abiaduran eta edanda zihoala, 17 urteko gazte durangar bat harrapatu zuen. Momentuan hil zen. 3 urte geroago gaztearen gurasoei 20.000 euro eskatu dizkie autoaren matxurak konpontzeko. Urtarrilaren 30ean izango da epaiketa Haron (Errioxa).

Espainiako Justiziak ez omen du funtzionatzen euskaldun ez direnekin

"El País"-eko artikulu honetan kexu azaltzen dira, Espainiako justizia-sistemak akats ugari baitauzka eta Mari Luz haur gaxoaren ustezko hiltzailea aske, suelto eta lasai asko omen zebilen nahiz eta kondenatuta egon.

Joxe Arregi torturatu zuen polizietako bat ohore ofizialekin lurperatua

Nahiz ta kondena jaso zuen Joxe Arregiren heriotzagatik, hau ez da oztopoa izan ohore nagusiekin lurperatua izan zedin.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]