bilaketaren emaitzak "ingurumena"

(GAZT) Aire konprimituzko motorraren historia

Hidrokarburoen alternatiba moduan agrokonbustiblea eta hidrogenoa aurkezten diren garaietan, airezko motor bat ere ba omen da, eta jende gehiena enteratu gabe.

Zebra muskuiluak Nafarroan

Hainbat urte gertatuko zela aurresaten eta, iada, zebra muskuilua Euskal Herriko ibaietara iritsi da. Sartutako muskuilu hau akatzea ezinezkoa da, bertoko fauna kaltetuz eta hainbat kalte ekonomiko sortuz.

64 eskoilera AHTarentzat EAEn

AHTaren tunel kilometro bakoitzetik 200.000 metro kubo lur aterako dira. Madrilgo Sustapen Ministerioak egindako txostenak dio euskal “Y” trazatua egiteko eskoilera edo hondakindegiek 518 hektarea okupatuko dituztela –ia trazatuak berak bezainbeste–. Guztira 64 hondakindegi izango dira, 3 eta 24 hektarea artekoak. Eusko Jaurlaritzak hondakindegi horiek “ingurune natural” gisa kontsideratzen ditu.

Petronor, Euskal Herriko CO2 isurlerik handiena

(orriko 2. izenburua da hau) Euskal Herrian airera CO2 gehien isurtzen duen enpresa Muskizko (Bizkaia) Petronorreko findegia da. Zentral hori, gainera, eztabaida iturri izan da azken hilabeteotan, koke planta bat egiteko asmoa duelako, lehendik dituen instalazioei gehituz. Koke planta batek petrolioaren hondakin astunak (fuel-oila, asfaltuak) berotuz eta tratatuz erregai gehiago ekoiztea du helburu. Kokea bera, izatez, prozesuaren hondakinetako bat da, sufrea bezala.

Errausketaren kontra atxikimendu bila

Gipuzkoako Errausketaren Kontrako Plataformen Koordinadorak webgunea berritu du larunbatean Donostian egingo duten manifestaziorako atxikimenduak biltzeko.

Kutsatzaileen "top"a: Microsoft, Philips eta Nintendo

Greenpeacek 0 bat eman dio Nintendori, bere bi kontsola izarrak, Wii eta DS, egiteko erabiltzen duen materialarengatik. Philipsek 2 bat besterik ez du lortu eta Microsoftek 3. Sony Ericsson eta Samsung dira ingurugiroa "gehien zaintzen" duten (edo "gutxien kaltetzen") elektronika-produktu ekoizleak. Hala dio Greenpeace erakunde ekologistak argitara eman duen zerrenda batek: http://www.greenpeace.org/international/news/greener-electronics-ranking-6-291107

Gasbidearen lanak direla eta baserritarrak kexu

Naturgas enpresa gas hodiak sartzeko egiten ari den lanak direla eta, hainbat baserritar eta lurjabek euren kexua agertu dute gaur goizean Idiazabalen eskainitako prentsaurrekoan.

AHTren web ofizialaren klona!

Hona hemen Lakuako Gobernuak osatutako Abiadura Handiko Trenaren progaganda orrialdearen klona. AHTren aurkako talde batek garatu du, eta Gasteizko Gobernuak egindakoaren antza handia du. Egileek berek azaldu dutenez, "kopia hobetu bat da", azpiegitura honen eraikuntza salatzeko. http://yvasca.com da originala, http://y-vasca.com originalaren klona.

Aldaketa klimatikoa. Arduratsua egoteko arazoa. Ardura zaitez

Aldaketa klimatikoaren inguruan zenbaki monografikoa artikulu askorekin (ingeleraz).Eritziak,inkestak eta datuak.

Errausketaren kontrako manifestazioa Donostian

Errrausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinadorak manifestazioa deitu du 14an Donostian, "Errausketarik ez! Alternatibak martxan jarri!!" lelopean.

Garoñako zentrala 2009an itxiko duela berretsi du Madrilek

[K&I]Garoñako zentral nuklearra 2009an ixteko konpromisoa berretsi du Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernu espainoleko lehendakariordeak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]