bilaketaren emaitzak "indarkeria"

Emakumeen kontrako indarkeria salatu dute milaka herritarrek kalean

Hiru mila pertsona bildu ziren atzo iluntzean Arriagatik atera eta bertan amaitutako manifestazioan. Bilboko Mugimendu Feministak gogor salatu du egun emakumeak pairatzen dituzten erasoak.

Azaroak 25: Emakumeekiko biolentziaren aurkako egunean, berdintasuna aldarri

Indarkeria sexistak bost emakume erail ditu 2008an Euskal Herrian. Horretaz gain, ehunka eraso zein bortxaketa izan dira; desagertuta jarraitzen duen Maria Puy Perez lizarratarraren kasua albo batera utzi gabe. Hori dela eta Bizkaiko Emakume Asanbladak, azaroaren 25ean, Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, ahotsa altxatzeko deia luzatu die jendarteko emakume zein gizon guztiei. Manifestazio bat antolatu dute astearterako. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arriagatik.

Indarkeria sexistaren kontrako manifestazioa antolatu dute ostiralerako

Aurreko asteetan Bilbon izandako eraso sexistak salatzeko Bilboko mugimendu feministak manifestazio bat antolatu du ostiral honetarako. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arriagatik.

Arduradun politikorik gabe burutu zen atzo hilketa sexista salatzeko kontzentrazioa

Ezker abertzalekoek izan ezik, arduradun politiko eta instituzionalek muzin egin zioten atzo arratsaldean Doccas David emakumearen hilketa salatzeari. Klase politikoaren arduragabekeria agerian gelditu zen beste behin ere aurten emakumearen kontrako bostgarren hilketa sexista salatzeko Bilbon izandako kontzentrazioan.

Doccas Daviden hilketa salatuko dute gaur arratsaldean kalean

Santurtzin Doccas David emakumearen hilketa dela eta, Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataformak emakumeek pairatzen duten indarkeri sexista salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu gaurko.

Zortzi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen kontrako indarkeriagatik

Azken astean zortzi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen kontrako ustezko indarkeriagatik.

Lau gizonezkok egindako sexu eraso baten ondorioz, erietxean dago 17 urteko neska bat

Igande goizaldean gertatu zen erasoa Bilbo inguruko landa inguru batean. Hiru mutil atxilotu ditu Ertzaintzak erasoan parte hartu zutelakoan, eta laugarren baten bila dabiltza. Zenbait iturriren arabera, neska oso larri dago.

Neska gazte bat bortxatu dute Bilbon

Ostiral goizaldean Bilbon, 05:30 aldera, etxera bidean zihoala bidez nahastu, eta ustez laguntza eskaintzera hurbildu zitzaion gizonezko batek bortxatu egin zuela salatu du ertzainen aurrean Gasteizko emakumezko gazte batek. Bilbon astebetean jazotzen den era horretako bigarren jazoera da hau.

Sexu erasoekin lotuta 102 lagun atxilotuta

Sexu erasoekin lotuta 102 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak urteko lehen zortzi hilabeteetan Azkena, pasa den igande goizaldean neska bat bortxatzea egotzita atxilotutako 22 urteko mutil gaztea. Ertzaintzaren esku jarraitzen du.

Guardia Zibila patrol batekin oldartu zitzaion Alberto Lopezi

Guardia Zibilak ez zuen Alberto Lopez ortziralean atxilotu, baizik eta asteazkenean. Bost egun pasatu ditu Guardia Zibilaren esku inork ezer jakin gabe, eta hortik ateratzean torturak salatu ditu, epaile eta fiskalaren aurrean. Lehen egunean ospitalera eraman behar izan zuten, atxilotzeko unean izandako zaurien artatzeko. Atxiloketa bortitza izan zen haren lekukotzaren arabera. Autoan zihoala Guardia Zibilaren auto batek atzetik jo zuen istripua eraginez.

Errepresioaren datuak Nafarroan amnistiaren aldeko mugimenduaren arabera

Urtekaria 2007 (http://ia341041.us.archive.org/2/items/2007koUrtekaria/Liburua.pdf) aurkeztu dute Nafarroko "Estatuaren indarkeri" kasuak dokumentatuz. Besteak beste 627 errepidetako kontrol, 1.165 identifikazio, 145 atxiloketa, 19 kartzelaratze, 9 tortura salaketa, 32 polizia karga, 50 astindu, 25 eraso faxista, 50.000 euro multetan, heriotza bat eta dispertsioak eragindako hiru istripu.

Hainbat kale eraso izan dira azken orduetan

Hainbat kale eraso jazo dira azken orduetan Euskal Herriko hainbat tokitan. Ezezagunek Donostiako udaletxea, RENFEko eta EuskoTreneko katenaria edota Amurrioko PSEren egoitza eraso dituzte, besteak beste.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]