bilaketaren emaitzak "ilegalizazioa"

EAE-ANVren Iruñako udaletxeko bulegoa itxi du Yolanda Barcinak

EAE-ANVko zinegotzien bulegoa itxi du Iruñeako udalak. Garzón epailearen autoan oinarritu omen da udala hori egiteko. ANV-EAEko zinegotziek ez omen dute bulego hori erabiltzeko eskubiderik.

Arrasateko alkatea espetxeratzeko eskatu du Fiskaltzak

K&I Ingo Galparsoro Garzon epailearen erabakiaren zain dago Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko ziegetan. "Erakunde terroristari laguntzea" egozten dio Fiskaltzak Arrasateko alkateari.

Arrasateko alkatea espetxeratzeko eskatu du Fiskaltzak

Fiskaltzak eta AVTk eta Dignidad y Justicia elkarteek ordezkatutako akusazio partikularrek Ingo Galaparsoro Arrasateko alkatea (EAE-ANV) espetxeratzeko eskatu dute, "erakunde terroristari laguntzea" egotzita. Fiskaltzak uste du "erakunde terroristari" lagundu diola, agindu judiziala desobeditu duela, eta Garzon epaileak otsailaren 8an agindutako ANVren jardueren etetea urratu duela.

Ezker abertzaleak manifestazio nazional batera deitu du larunbatean Arrasaten

Gaur arratsaldean Arrasaten egindako agerraldi batean, ezker abertzaleko hainbat kide historikok manifestazio nazional batera deitu dute maiatzaren 3an, larunbatean, Arrasaten, arratsaldeko 5:30etan.

6 urteko zigorra eskatu dute lizartzar batentzat

Gipuzkoako fiskaltzak 6 urteko zigorra eskatu du Lizartzako emakume batentzat, 2007ko irailean PPko zinegotzi bat banderaren makilatxoarekin jotzeagatik, benetan "bekaina igurtzi" baino egin ez ziola aitortu arren. Espainiako hainbat hedabideetan xehetasun gehiago ematen dute, hala nola emakumea adin handikoa dela.

ni bizi naizen herria...

zuen botoak gu ilegalizatzen gaitu.

Karmelo Landa eta Mikel Etxaburu atxilotuta

Eitb24ko albistea. Karmelo Landa eta Mikel Etxabururen nokturnitatez egindako atxiloketen berri ematen du.

Euskal Herriaren eskubideen alde! Salbuespen egoerari STOP!"

EHAK eta EAE-ANVren jarduera eten dutela salatzeko, manifestazio antolatu dute datorren iganderako alderdi horretako hainbat hautetsik. Bilbon egingo da manifestazioa, igandean; 12:00etan abiatuko da Aita Donostia plazatik, eta Euskal Herriaren eskubideen alde. Salbuespen egoerari stop izango du lelo.

EHAK eta EAE-ANV jarduera etetea ihauterietan aztertuko ditu Garzonek

Garzonek jarduera eteteak aztertuko ditu, otsailaren 4ean EHAK-renak eta otsailaren 5ean EAE-ANV-renak. Zertaz mozorrotuko zaigu Garzon?

Regina Otaolaren bloga

Libertad Digital-en Regina Otaolaren bloga dago, federico Jiménez Losantos eta Pío Moaren blogekin batera. Mezuak eta erantzunak bidali daitezke, baina aldez aurretik iragazki batetik pasa behar dira. Izan ere, ez dago ez kritikarik ez kontrako erantzunik.

Espainia askatasunaren aurka

Victor Alexandre kazetari kataluniarrak Espainiak abiaturiko euskal abertzaletasunaren aurkako politika analizatzen du, ezker abertzalearen kontrako jazarpenak nahiz hainbat kargu publikoren auzipetzea ardatz hartuz. V. Alexandre "Jo no soc espanyol" (Ni ez naiz espainola) eta "Hitza hormaren kontra" liburuak direla-eta ezaguna da.

STOP ERASOAK

Euskal Herria pairatzen ari den salbuespen egoerari behin betikoz amaiera emateko salatu, borrokatu... ERANTZUN¡¡¡
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]