bilaketaren emaitzak "ikus-entzunezkoak"

Yu Hi eta Ander Duque nagusitu dira Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketetan

Ju Hi eta Ander Duque nagusitu dira hurrenez hurren Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketetan. Guztira 310 laburmetraia aurkeztu dira. 56 film Euskal Herritik ailegatu dira. Guztiak ikusgai daude.

Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallyan sortutako bideoak, youtuben

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Aiarako koadrillan (Araban) 2006ko abenduaren 16an antolatutako Ikus-entzunezkoen Rallyaren II. edizioan sortutako lan guztiak, youtuben ikusgai daude jadanik.

Euskal Herriko III. Ikus-entzunezkoen Rallya. Eguneko kronika

izugarrizko egun polita pasatu genuen abenduaren 29an Elgetan, Ikus-entzunezkoen Rallyaren III. edizioan. Bideoak Euskaltubera igotzen ditugun bitartean, hemen aurkituko duzue idatizko kronika bat.

Ikus-entzunezkoen Rallyko bideoak sareratzen hasi gara

Oporrak igarota, hasi gara Euskaltuben eskegitzen Elgetan iazko abenduaren 29an egin genuen Ikus-entzunezkoen Rallyan ekoitzitako lanak. Gaurkoan, lehenengo saria eskuratu zuen lana sareratu dugu, Gasteizko TRASTAKA taldeak egindako 'Bestaldean' bideoa. Hunkigarria benetan.

Film Laburren Zirkuituak euskarazko 10 labur erakutsiko ditu Euskal Herriko 38 herritan

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Film Laburren Zirkuituak bost urte beteko ditu aurten, eta egile zein formatu berrien aldeko apustua egingo du aurtengoan. Guztira, euskarazko hamar labur eramango ditu Euskal Herriko 38 herritara.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]