bilaketaren emaitzak "ikurriña"

Abian da Ikurriñaren aldeko dinamika nazionala

Azken garaietan Euskal Herriko hainbat eta hainbat udaletan espainiar ikurra jarria izan da. Bilbon, esaterako, EAJk eta udal hauteskundeetara Aralarekin batera aurkeztutako IUk auzitegien espainiarraren inposaketaren aurrean men egin eta apirilaren 4an udaletxeko fatxadan jarri zuten. Bai Euskal Herriari ekimena Ikurriñaren defentsan herritarren babesa eta atxikimendua biltzen hasia da. Webgune bat jarri dute abian sinadurak jasotzeko.

Espainiako bandera udaletxeko fatxadatik kentzeko eskatu diote EAJri ehunka bilbotarrek

Ostiralean Azkunak eta EAJk Madrilek ezarritako larderiei men egin zieten eta Espainiako bandera jarri zuten udaletxeko fatxadan. Larunbatean, jendartea kalera atera eta argi utzi zuen Bilbon Francok ezarritako bandera arrotza dela. Ikurriña bai, Espainola ez izan zen ohiurik nagusiena. Gaur beste zita bat dugu.

Espainiako bandera "ikur arrotza" izateagatik erre dute

Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzan dagoen Espainiako bandera erre dute ezezagunek.

Geure ikurrak defendatu! Inposaketarik ez! kontzentrazioa Donostian

Donostiako udaletxearen aurrean asteartean egin zen kontzentrazioaren irudi batzuk. Bai Euskal Herriari.

Ikurrinaren aldeko kalejira 14an Donostian

Bai Euskal Herriari ekimenak "Geurea ikurrina!" kalejira deitu du, ikurrinak merezi duen tokia izan dezan

Aberri egunean jartzeko Ikurriña etxean jaso nahi al duzu?

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak euskal nortasun ikurren erabilerari bultzada berri bat eman asmoz, webgune honetatik zuzenean Ikurriña zure etxera bidaltzeko aukera eskaintzen dizu. Egitasmo honekin 2010eko Aberri Egunean, Euskal Herriko etxe guztietan Ikurriña zintzilikatzea sustatu nahi du. Hizkuntza: Euskara Euskara-Castellano Euskara-Française

77. urteurrena ikurriña Lasarte-Orian onetsi zenetik

77 urte bete dira egunotan gure Lasarte-Orian lehenengo aldiz ikurriña onetsi zenetik. Garai hartako El Dia eta Euzkadi aldizkariek honela jarraitu zituzten egindako ospakizunak.

Posta zerbitzuetan ikurrina bat desagertu Norvegiara bidean

Posta pakete bat irekita eta hutsik, Estatu espainoletik Norvegiara iritsitakoan. Barruan ikurrina bat zihoan.

Espainiako bandera Gernikako Batzar Etxean jarri dute

Espainiako bandera ikurriñaren eta Europako eta Bizkaiko banderen ondoan jarri zuten iragan igandean, egoitzaren sarreran, Auzitegi Gorenak emandako epaia betez.

Rojigualda jarriko da Gipuzkoako Foru Aldundian

Antze denez, foru aldundiak dio, eurak nahi ez dutela, baina jarri, jarriko dutela. Aldiz, Gipuzkoarren bihotzean ikurrinarentzako lekua bakarrik dago.

Espainiar bandera Gasteizko parlamentura iritsi da

Berriaren inguruko artikulu eta egunarietako portadak ageri dira. Gara, Berria, Deia, El Correo, El Mundo, ABC, La Razon... Kuriosoa da berriak espainiar komunikabideetan izan duen harrena.

Zezenari adarretatik heltzeko garaia

Zezenari adarretatik heltzeko garaia da, Euskal Herriko historia laburrean berebiziko garrantzia eta ardura politikoa izan dute alkateek. Alkateen mugimendutik hasi, intsumisioaren borrokan alkateen desobedientzia jarrerarekin jarraitu, eta Udalbiltzaren sorrera datozkit burura.

Euskaldunen irla Kanadan

Lapurtar arrantzale batzuk, bakailo bila Ternuara joaten zirenean, ondoan dauden irla bitan finkatu ziren. Irla horiek Saint-Pierre eta Mikelune izendatu zituzten. Bertako banderak ikurrina bat dauka eta urtero euskal jaiak ospatzen dituzte. Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/st-pierre-et-miquelon/

Ikurriña soilik eseki

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) erakundeen balkoietan herri bakoitzeko bandera, lurralde historiko bakoitzeko bandera eta Ikurriña soilik esekitzeko manifestu bati batzeko kanpaina hasi dute web eta blogetan.

Bandera arrotz inposaturik ez!

Aste Nagusian Donostian ikurrinaren alde eta bandera espainolaren kontra egindako kontzentrazioa
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]