bilaketaren emaitzak "ikt internet hezkuntza"

Jaurlaritza 1.0 vs. Andaluziako Junta 2.0

Magic-ek galdetzen dio bere buruari ea zer gertatzen den Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin IKTn eremuan. Eredugarria iruditu zaio Andaluziako Juntak ateratakoa. Erantzunetan Kataluniako adibidea: Mossoak eskoletan barna Interneti buruzko ikastaroak ematen. Gaizki gabiltza.

Ikteroak urtebete: ZORIONAK!!!

Ikteroak guneraren lehenengo urtebetetzea. Hemen ez dago urte honetan egin dutena aurkezterik, onena euren horra jotea da, ez zarete damutuko!!

Euskadiko eta Europako herrialde desberdinen emaitzak PISA 2003an, Piamontek egindako txostenean

Piamonte-ko IRES-ek eginiko txostena. PISA 2003 emaitzen konparaketa interesgarri bat Piamonte, Lombardia, Véneto, Toscana, Euskadi, Catalunya, Eskozia eta Suitza-ko hiru zonalde linguistikoak kontuan hartuta.

Iparraldeko ikasleak protesta jendetsuak burutzen ari dira

Iparraldeko ikastetxe eta lizeotako ikasleak protesta jendetsuak burutzen ari dira azken egunotan. Frantziako Gobernuak aitzineratu nahi dituen erreformak eta kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzea dute xede. Gaur hainbat lizeo blokeatu dituzte eta 1.600 bat lagun kalera atera dira Baionan.

Ehunka ikaslek eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatu dute

Bilboko instituto zein unibertsitatetik ehunka ikasle atera ziren atzo goizean. Guztiak Arriagan dagoen EAren egoitza aurrean kontzentratu ziren Hezkuntza sailak aurkeztu berri duen hizkuntza ereduen lege erreforma salatzeko.

[es] Boloniaren aurkako 200 ikaslek Bartzelonako Diagonala 2 orduz eten dute

Boloniako planaren aurkako ekintza ezberdinak izan dira Bartzelonan. Ikasleek "Comisionada de Universitats" egoitza okupatu dute, baita Diagonala hiribidearen zirkulazioa ia bi orduz eten ere.

2009a Bolognaren aurkako mezuekin hasi zen TV3n

Galder Gonzalezen blog gomendagarrian, Kataluinan Bologna salatzeko egindako ekintzaren bideoa

Teknologia eta sormena

Txurdinagako Berritzeguneko IKT aholkulariak, Jose Luis Conceiro, "Tecnocrea" izeneko webgune berrira burutu du. Bertan, DBHrako oinarrizko teknologia proiektu eta Unitate Didaktikoak ikus ditzakezue, euskaraz zein gazteleraz.

«Euskal harreman sarea» osatzen ari dira Urola-Kostako ikastetxeak

Urola Kostako hogeita bi ikastetxek hartzen dute parte ULIBARRI Hizkuntz Normalkuntza Programan. Lanerako jarri duten helburua ikastetxeek hizkuntz normalizazioaren bidean egiten duten lanean «aurrera pauso bat» egitea da. Izan ere, hemendik aurrera «euskal harreman sarea» osatzeko ahaleginak egingo dira eskualdeko hogeita bi ikastetxe hauetan.

Seaska eta Frantziako Hezkunde Nazionala akordio batera heldu dira

Gaur arratsaldean zabaldu da aspalditik espero baina heltzen ez zen berria. Parisen izandako bilera baten ostean, Hezkunde Nazionala eta Iparraldeko ikastoleen elkartea akordio batera heldu baitira. Hilabetetako atzerapenaz eta nahiko kostata ere hitzarmena gauzatu da. Heldu den igandean Senpereko aintziran ospatuko den Herri Urratsean berria ospatzeko gomitatuak dira euskaltzaleak.

Bizkaiko 45 udal D ereduaren alde

Bizkaiko 45 udalek D ereduaren aldeko kanpaina antolatu dute.

EAEko ikastetxe bakoitzak bere hizkuntz eredua izango ei du

EAEko ikastetxeek bere hizkuntz eredua aukeratu ahal izango dute; euskara bultzatzeko balio izango du neurri honek?

Umeak euskarazko ereduan matrilulatzeko kanpaina

Bizkaiko zenbait udalek euskarazko hezkuntzaren aldeko kanpaina...

[es] Arabako Campusetik 4 filologia-karrera kenduko ditu EHUk

Filologia Hispanikoa, Klasikoa, Frantsesa eta Alemaniarra Gasteiztik eramango ditu EHUK. Patxi Lazkoz alkateak gogor salatu du.

Ikastetxeek lau urte izango dituzte ezer ere ez aldatzeko

Tontxu Camposen departamentuak filtratu duen lege proposamen berriak ez ditu aldaketa nabarmenak ekarriko gaur egungo panoramara. Hala ere hala nahi duten ikastetxeek 4 urteko epea dute ezer ere ez aldatzeko.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 23 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]