bilaketaren emaitzak "ikasys ikastola ikastolen elkartea"

IKASYS proiektua: ikasle bakoitzeko portatil bat

Ikastolen Elkarteak apirilean martxan jarriko du proiektu hau ikastoletan.

Sarri elkartea sortzera doa!

Sarri elkartea Sarrigurenen abertzale eta ezkertiar elkarte berria eraiki nahi dute. Horretarako bazkideak behar dute eta horren bila dabiltzate.

Xabier Azanza izendatu dute Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari

Nafarroako ikastoletako lehendakaria Euskararen nafar institutuko zuzendari berria da

Nafarroa Oinez 2009 webgunea aurkeztu dute

Nafarroa Oinez 2008 orain dela hilabete izan zen eta dagoeneko 2009ko edizioko webgunea aurkeztu dute. Etxarri-Aranatzaen urriaren 18an izango da eta inurri bat izango da logotipoa.

Miguel Sanzek dio Jaurlaritzak Nafarroako ikastolei emandako "laguntza zuzenak bukatu" direla

"Lankidetza egon daiteke, hitzarmen instituzionalak, baina Nafarroako ikastetxeen finantzazioaren eskumena Nafarroako Gobernuarena da", esan du. Lopez eta biak uztailaren 3an batzartu zirenean, Jaurlaritzako lehendakariak zioen ez zutela gai horretaz hitz egin.

Amerikastola: munduko hitz guttituen aldeko euskaldun baten ekimena

Amerikastolaren abiapundu teorikoa eta praktikoa Euskal Herria eta ikastolak izanki, proiektuaren helburua, tokiko hizkuntzaren erabilpena eskolatze prozesuan sustengatzea /mantentzea/bultzatzea da. Hona hemen (http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/05/20/ulertzen-dut/) proiektuaren arduradunetako bat den Nerea Leturiaren gogoetak.

Eskola publikoaz hitz batzuk

Iritzi truke interesgarria Iturri eta Jolausek -batez ere- eskola publikoaz eta publikoa-pribatua eztabaidaz.

Seaskatik laguntza eske

gure laguntza eskaini eta babestu ditzagun iparraldeko ikastolak eta euskara

Ibilaldia09 aurrera oztopoak gainditzen

Ibilaldia09 aurtengo Bizkaiko ikastolen jaia, Galdakaon ospatuko dela denok dakizue. Baina dena aurrera doala, oztopoak gaindituta ere, frogatuta gelditu da Usansolon. Esan daiteke dana gurpil gainean doalaaaaaa! Ikusi bestelaaaa...

Galdakaora etorri igande honetan: Ibilaldire!

Galdakaora etorri zaitezke igandean? Noski baietz! Den-dena prest dago egun zoragarri bat pasatzeko: eguraldia ere primerakoa izango da-ta! Bertatik bertara gozatzeko edo birtualki parte hartzeko hementxe daukazu zenbait bide!

Lankidetza azken muturrera eramanda

Ikasleen arteko elkarlanean oinarritutako proiektu baten berri ematen dute Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleek.

Ikastolak sortu zituzten Andereñoen omenez Web orria

60ko hamarkadan Gipuzkoako hainbat eta hainbat herritan martxan jarri ziren ikastoletako arimak izan ziren andereñoen omenez web orria ireki da. Bertan herriz herri sailkatzen dira ikastolak, andereñoak, etab. Argazkiak, iruzkinak eta bestelako edukiak ere jasotzen dira.

Ibilaldia09 gurpil gainean

Ibilaldia09 Galdakaon ospatzeko egun gutxi falta direnean, dena "gurpil gainean" doala ematen du ezta? Usansolon patinatzen aritu dira 200 pertsonatik gora! Aurrera ba Ibilaldiarekin.

Araba Euskaraz festaren bideoklipa aurkeztu dute

San Vicente ikastola motorrak berotzen ari da ekainaren 21erako. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek egin dute 'Saltoka' bideoklipa.

Euskal Herri osoko ikastolak erakunde bakarrean bilduko dira ekainean

Euskal Herri osoko ikastola guztiak bilduko dituen erakunde berria jaioko da ekainean, Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakariak jakinarazi duenez.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]