bilaketaren emaitzak "ikastaroak"

OpenOffice ikasteko online ikastaroa

Hemen duzue, openoffice-ari buruz ikastaro bat online jarri duen webgune baten helbidea. Librea, erabilpen partikularrentzat. Asko ikasi!!!!

Linux ikastaroak Artelekun

GNU/Linux sistemara migratzea, audio digitala grabatu eta editatzea: Ardour eta JAMin, irudi digitala editatzea: The Gimp, bideo digitala editatzea: Kino eta zerbitzaria nola jarri zure etxean izango dira emango diren ikastaroak apiriletik azarora Artelekun, GISAren eskutik. 10 plaza izango dira kurtsoko, 30 euroko prezioan. Hizkuntza ez da zehazten.

WikiLearning.com - Ikasi eta konpartitu ahal izateko komunitate librea

Edukiak gaztelaniaz dituen orri honek, hainbat ikastaro, tutorial, dokumentu edo artikulu eskaintzen ditu. Software libre eta Open Source-rekin egina

Uztaileko Ikastaro eta Hitzaldiak Deustuko Unibertsitatean

Loretahur-en blogean ikusi ahal izan dudanez, aurten ere Deustuko Unibertsitatean udako ikastaroak antolatu dituzte e-GHOSTeko, DotNetGroup-eko, "Telefonica Moviles EspaƱa" Katedrako, eta MIRAko ikasle eta bolondresek. Badira noski, ikastaro interesgarriak: zope, mono, python, asterisk, etab. besteak beste, eta gainera denak doan. Hemen ikusia: http://loretahur.blogspot.com/2006/06/cursillos-y-charlas-de-julio.html

GNU/Linuxi buruzko ikastaroak

Irailetik aurrera, GISA Elkarteak ikastaro ezberdinak antolatu ditu, batzuk bere egoitzan eta beste batzuk Artelekun. Denetarik dago: errazak, zailagoak...

Zestoan Linuxen garaia da!

Datorren hilabetetik aurrera Zestoan software librea sustatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira. Bertan GNU/Linux instalatzeko tailer bat egongo da, ordenagailua eraman nahi duenak adituen laguntzarekin instala dezan; hitzaldi eta ikastaro bat antolatu dira baita ere, eta Urtarriletik aurrera astero behin GNU/Linuxen aditua den pertsona bat egongo da edonork dituen zalantzak argitzeko.

Software libre ikastaroak eskaintzen dituen Hackademia askea

Hackademy deitu diote Madrilen Patio Maravillas gune okupatuko ikastaro eskaintzari. Software librean murgiltzeko ikastaroak dira. Autogestio digitalaren kontzeptua garatu gura dute. Oso interesgarria, eta gurera ekartzeko modukoa. Adibide on bat.

Aurten ere: uztaileko ikastaro eta hitzaldiak Deustuko Unibertsitatean

Aurten ere Deustuko Unibertsitatean udako ikastaroak antolatu dituzte e-GHOSTeko ikasle eta bolondresek. Aurtengo ikastaroek gai berri eta ohikoak lantzen dituzte: GNU/Linux, Python, Moodle, Blender, OpenGL, LaTeX, Asterisk, OpenSSL, PHP, Birtualizazioa, etab. besteak beste, eta gainera denak doan. Anima zaitezte! ;-)
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]