bilaketaren emaitzak "ikastaroa"

Historia ikastaroa

Historia ikastaroa, Villabona-Amasa Zuzendaria: Mikel Sorauren Antolatzailea: Aritza Kultur Taldea Aritza Taldeak herri honen gaineko beste ikastaro bat antolatu du, metodologia berriaz, saio intentsiboak izanen dira. Mikel Sorauren historiagilearen laguntzaz materiala eta bibliografia bilduko da, irakurri eta informazioa eskuratzeko, eta gero, bost eztabaida eta alderatze saioetan bateratze-lanari ekinen zaio. Hilero saio bana, eztabaida bana, laburbiltze saio bana.

Wordfasten sortzailea Euskal Herrian

Wordfasten sortzailea den Yves Champollion jaunak emango duen ikastaro honetan Wordfast programaren aukerak azalduko dira.

Xabier Mendiguren eta Katixa Agirre, Lolitari buruzko ikastaro batean

Euskal blogari eta literato bik, Xabier Mendiguren Elizegik eta Katixa Agirrek, eskuz eskuz emango dute ikastaro bat Hik Hasi jardunaldietan, uztailean. Izenburua: "Literaturatik zinemara: Lolita mitoaren bilakaera patriarkala". Nor da Lolita? Ume mukizu, neskato erakargarri, neurri txikiko femme fatale bat? Hori guztia eta gehiago. Lolita mito moderno bat da. Mendigurenek bere blogean aurkezten digu kontua.

Erleei esker osasuna. Apiterapia

Uztailaren 10. eta 11.ean Baionan UEUren udako ikastaroen artean apiterapiaren inguruko ikastaroa antolatu digute. Apiterapia zer den, zein produktu dauden, eta nola eta zertarako erabiltzen diren azalduko dute.

Detektibe Pribatua ikastaroa

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Detektibe Pribatuaren graduaurrekoa eskeintzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaurreko ikastaro bat da eta 180 kreditu ECTS eskeintzen ditu amaitzerakoan. Ikastaroa gehienbat on line motakoa da, baina aurrez aurreko zenbait saio eta praktika ere izango ditu. Ikastaroa Urrian hasten da eta izen emate epea dagoeneko zabalik dago. Informazio gehiagorako http://detective.asmoz.org edota posta honetara zuzenduaz detect¡ve@asmoz.org.

"Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak" ikastaroa

Aurreko ikasturteko emaitza onak bultzatuta, UEU eta ASMOZ elkarteek elkarlanean "Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak" ikastaroaren edizio berria antolatu dute 2006-2007 ikasturterako; 2006eko urritik 2007ko ekainera. 240 ordu. Euskaraz. On-line, gertuko tutoretza eta saio presentzial bereziekin. Zuzendaria: Iñaki Alegria (EHUko irakaslea Informatika fakultatean, IXA taldeko kidea eta UEUko Informatika Saileko kidea)

XML teknologiaren on line bidezko ikastaroa.

Asmoz Fundazioak,XML teknologia: Oinarriak eta tresnak on line bidezko ikastaroa antolatu du. Informatikako ezagutzak dituen interesatu orori zuzendua dago ikastaroa: bai informatikako ikasketak egin dituztenei baita praktikaren bidez informatikan ibiliak direnei ere. Maiatzak 5ean hasi eta Ekainak 30 bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria Asmoz Fundazioko http://xml.asmoz.org webgunean topa daitezke edota xml@asmoz.org postara zuzenduaz. Matrikula epea Apirilak 30ean amaitzen da.

Software librearen inguruko on line ikastaroa.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, on line bidezko ikastaroa antolatu du, Software librearen inguruan. Aurtengo berrikuntza bezela, Software librea ikastaroak Unibertsitate Espezialista izaera izango du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua. Ikastaroa amaitzean 34 kreditu ECTS bereganatu ahal izango dira. Matrikula epea zabalik dago dagoeneko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]