bilaketaren emaitzak "igor"

Igor Porturen deklarazioak eta lekukoarenak bat datoz

Donostiako Auzitegiko epaileari tortura larriak jasan dituela agertu dio igandean Guardia Zibilak atxilotu zuen gazte lesakarrak. Atxiloketa uneari buruz agertu duena, bat dator lekuko izan zen herritar batek Bergarako Epaitegian deklaratutakoarekin. Informazio gehiago Berrian ere: http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=24972

Lekuko batek atxiloketak garbiak izan zirela eta atxilotutakoek erresistentziarik aurkeztu ez zutela adierazi du

Igor Portu eta Mattin Sarasolaren atxiloketak ikusi zituen lekuko batek Guardia Civilaren bertsioa ezeztatzen du atxiloketak garbiak izan zirela eta atxilotutakoek erresistentziarik aurkeztu ez zutela adieraziz Bergarako epaitegian.

Igor Porturen argazkiak ospitalean, atxilotu eta ordu gutxira

GARA egunkarian datoz. Igor Porturi atxilotu eta 48 ordu baino gutxiago pasata ateratako argazkiak dira. Ohean, lepokoarekin. Data eta ordua daukate behean, eskuinaldean. Gazte nafarra urtarrilaren 6an atxilotu zuten. Argazkia: 2008-01-07, 17:44. Epailearen eskutan daude. Zaintza berezietara eraman baino lehen mediku forentseari esandakoen grabazioak ere jaso ditu egunkariak. Azalean (pdf) beste bat ikus daiteke: http://www.gara.net/paperezkoa/20080221/pri01.pdf Eguneraketa: Berriak ere badakartza, antza. Interneten, azalean soilik (pdf): http://www.berria.info/hemeroteka/ikusteko.php?pdfikusi=BERRIA/y2008/m02/d20080221/p001_azala.pdf Eta informazioa, hemen: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-02-21&orria=012&kont=005

Igor Portu: El Mundo eta El Paisek ere bertsio ofizialaren sendotasun eza onartu behar izan dute

Ez espero torturaren aurkako salaketa sutsurik, ezta Guardia Zibilaren lanari inongo kritikarik, baina sintomatikoa da El Mundo eskuindarrak eta El Paisen (PSOEren bozeramalea) editorialek Igor Porturi emandako tratuari buruz Guardia Zibilak emandako eta Rubalcabak zabaldutako bertsioaren ahultasuna agerian jartzea. Badirudi oraingoan ezkutatu ezin, eta zauriak milizkatzen hasi direla. El Paisen editoriala: http://www.elpais.com/articulo/opinion/Etarra/hospital/elpepuopi/20080108elpes
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]