bilaketaren emaitzak "ibarretxe loiola konponbidea ino_askatu"

Buelta gehiagorik ez, irtenbidea oso erreza da

Ibarratxe jaunak, mesedez ez egin jaramonik, konponbidearen ibilbidea markatuta dago. Loiolan EAJ-PNV PSOErekin lerrokatu zen, espainolekin nola ez. EZIN DUZUE ONARTU BELTZEZ AZPIMARRATUTA DOANA? jexuxxxxx

Dena okertzen hasi zenekoa

Berriak Imanol Murua Uriak Loiolako elkarrizketen inguruan egin duen liburuaren aurrerapena dauka gaurkoan. Detaile eta barne datu askorekin.

Loiolako elkarrizketak azaltzen dituzten bideoak sareratu dituzte

Patxi Urrutiak, Unai Fanok eta Pernando Barrenak Baltasar Garzonen aginduz atxilotu baino bi egun lehenago hitzaldia eskaini zuten nafarroan. Bertan, PSE eta EAJrekin izandako negoziazio prozesuaren hainbat xehetasun azaldu zituzten. Hitzaldi honen bideoak (hiru bideo, ordu bete inguru denera) sareratu egin dituzte orain eta guztiak bildu dituzte blog honetan.

Ezker abertzaleak Loiolako elkarrizketei buruzko eztabaida piztu du berriz

Zapuztutako bake prozesuaren oinarri izan zen Loiolako elkarrizketei buruzko eztabaida piztu da berriz ere, azkenaldian zabaldu diren gezurrei erantzuteko ezker abertzaleak bertako eduki batzu jakitera emango dituela esan ostean. Zabaldutako informazioaren arabera, PNV eta PSEk independentzia proiektu onargarri bezela onartzeari muzin egin zioten. Baztertutako zirriborroa: http://www.gara.net/paperezkoa/20080131/60420/es/Las-concentraciones-rechazadas

Azken 3 hamarkadetan 35.000 euskal herritar baino gehiago atxilotu dituzte.

Askatasunak salatu du espainiar eta frantziar gobernuak bide polizialetan itsutuak jarraitzen dutela.

ETAk gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko borondatea berretsi du

"Euskal Herriaren etsaiak ukapena eta errepresioaren alde egiten duen bitartean armak eskutan borrokan tinko jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Baina era berean diogu: ETAren borondatea betidanik gatazka politikoari irtenbide demokratiko bat bilatzearena izan da. ETAk bide horri ekiteko bere borondate eta prestutasun osoa berresten du ere."

Asteburu gordina: Konponbidea beharrezkoa

Bukaera ... eta hamen nago, domeka batetako zortziak inguruan egun osoan lerro hauek idazteari bueltak ematen, ea gomendagarria den asteburu honetan gertatu direnak ostean zeozer idaztea edo, behintzat, baliagarria den, Wilco-ren Kicking television entzuten.

Konponbidea, euskal gatazkaren eragina sarean

Gutenberg Galaxia blogean (eta GARAko kontrazalean) euskal gatazkaren azken ondorioek interneten izandako eragina azaltzen duen artikulu bat.

"Gure erakundeen alde" - Askatasun haizea dabil

Ibarretxe Lehendakariak AEBetako Stanford-eko Unibertsitatean ematekoa duen hitzaldiaren kontrako kanpaina hasi zuten bi lagunek eta orain kontrako ekimena sortu da, adierazpen askatasunaren alde.

Ibarretxek dio "logikoa" dela pentsatzea galdeketa ez litzatekeela egingo Konstituzionalak debekatuz gero

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak debekatuz gero ez dela kontsultarik egingo esan zuen atzo Urkullu EAJko presidenteak. Ildo beretik, "EAJk beti legea bete" duela eta etorkizunean betetzen jarraituko duela azpimarratu du Jaurlaritzako lehendakariak.

Iragarki gaurkotua (Gazt.) (Bideoa)

Iragarki ezagun baten bitartez, hauteskundetarko mezu garbia bidali nahi izan du Lasarte-Oriako EAJk

Urkullu Ibarretxeren aurka

EAEko hauteskundeen atarian, Maria Antonia Iglesias kazetarian "Memorias de Euskadi" liburua argitaratu da. Bertan IƱigo Urkullu EAJko presidenteak Ibarretxe kritikatzen du. PSOEtik urrundu eta ezker abertzalera hurbiltzea eta "abenturetan sartzea" leporatzen dio. "Batzuetan zaila egiten zait Ibarretxerekin batuta jarraitzea".

EGIk Mr. Espock jaia antolatu du Ibarretxerekin

EGIk jaia antolatu du gaur, ihauteriak direla erabiliz, Mr. Espock eta Ibarretxek dituzten antzekotasunak erakusteko asmoz. Jaiara joan nahi duenak Star Trekeko pertsonaia honetaz mozorrotuta joan daiteke eta Ibarretxek berak hitz egingo du.

Galdera bat Ibarretxeri

Jendaurreko bi agerpen txiki baino ez ditu egin Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak, Gasteizen gobernu aldaketa egin zenetik. Gainerakoan ezkutuan dabil. Gustura egingo genizkioke oraintxe pare bat galdera. Zuk ez?

Politika utziko duela iragarri du Ibarretxek

Arratsaldeko saioan, PSEk eta Alderdi Popularrak esandakoari erantzun ostean eta hiruko Gobernua osatu dutenei eskerrak eman ostean egin du iragarpena.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]