bilaketaren emaitzak "hiztegiak"

Hiztegi berriak Euskaltermen

Euskaltermek hiztegi berriak integratu ditu: Automobilen mantentze-hiztegia, Burdindegiko hiztegia, Norberaren Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia, Arropa-denden Hiztegia, eta Oinetakoen Hiztegia. (Sustaturen bitartez: http://www.sustatu.com/1152713505)

Babelgo dorrean gora eta behera

Gorka Juliok birpasatzen eta iruzkintzen ditu sarean euskara aintzat hartzen duten hiztegiak eta entziklopediak, baita zenbait itzultzaile automatiko ere. Oso erabilgarria, baina faltan hartu dut hiztegia.net bilduma (http://www.hiztegia.net).

Hiztegi berri gehiago Euskaltermerako

Albistearen deskribapen laburra.

Euskalbar 3.2 kalean da

Atzodanik eskura dago Euskalbarren bertsio berria. Nobedadeen artean aipatu behar kontsultak frantsesez nahiz latinez egin daitezkeela eta Elhuyarren hiztegi berria ere integratu dela. Aurreko bertsioa instalatuta dutenei eguneraketa automatikoki agertuko zaie nabigatzailean.

Euskalbar 3.0 argitaratua

Euskalbar tresna ezinbestekoaren 3.0 bertsioa atera dute, berrikuntza oso interesgarriekin. Baina instalatuta daukatenei ez zaie automatikoki eguneratuko, desinstalatu eta berriz instalatu beharko da. Eta gainera jaisteko erregistratu egin behar da orain. Horren arrazoia da Euskalbar Mozillako gehigarri ofizial egin nahi dutela. Beraz, erregistratu, jaitsi, instalatu eta gozatu, bide batez euskararen agerikotasuna handituz.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]