sustatu.com/1212136078
xml (e)k bidali du duela 86 egun 15 ordu 27 minutu
Soziolinguistika eta hizkuntza plangintza ez dira unibertsitateetako hezkuntza akademikoan ohiko ikasgaiak izan. Aldiz, gai horietan dabilen edozein profesionalek beharrezkoa izan du ikasgai horietan egon litezkeen ikastaro eguneratuenetan trebakuntza jasotzea.
Hutsune hori bete nahirik, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Hiznet, Hizkuntza Plangintza Graduondokoa antolatu du eta antolatzen jarraitzen du zortzigarren urtez jarraian.