bilaketaren emaitzak "hizkuntzak"

Hizkuntzen portfolio elektroniko europarra

Norberaren hizkuntz-ezagutza aztertzeko hizkuntz portfolio europarra zabaltzen dabil aspaldion. Orain bertsio elektronikoan ere eskuragai

Euskara, jalgi hadi Asanbladara!!

Lehenengoz eztabaidatzen da Frantziako Asanbladan hizkuntza gutxituen egoera, haien artean euskararena ere. Euskararentzat haize berriak ala makilaje maniobra baino ez?

Alderdi Popularraren hizkuntz askatasuna

Espainia murgildurik dago dagoeneko hauteskunde aurreko giroan. Halakoetan ohikoak izaten dira Madril aldean katalanari edo euskarari buruzko berri pozoitsuak. Hona Xavier Vila i Moreno soziolinguista katalanak nola ikusten duen egunotako azken polemika ...

[Gazt] Galegoz mintzatzeko gai direnen portzentaia %61 %39ra jeitsi da 12 urtetan

2004ko Galiziako mapa soziolinguistikoa jakitera eman dute aste honetan eta honek hizkuntzaren erabileraren atzerakada handia erakusten dute. Galegoarengatik mehatxatuta sentitzen direnen argudioak zapuzten dituzte zenbakiok.

Atzerriko adierazpenak azpititulatu egingo dituzte TV3ko albistegietan

Kataluniako Telebistako (TVC) albistegietan, atzerriko hizkuntzetan ari diren elkarrizketatuen adierazpenak katalanez azpititulatuko dituzte, bikoiztu beharrean. CIU alderdiak proposatu zuen aldaketa hori egitea, eta Kataluniako Ikus-entzunezko Korporazioko kontrol batzordeak aho batez onartu du. Atzerriko hizkuntzen ezagutza zabaltzea dute helburu.

UNESCOk euskara arriskuan dauden hizkuntzen artean sartu du

UNESCOk munduan arriskuan dauden hizkuntzen mapa bat eratu du eta bertan euskara sartu du arriskua dutenen artean (nahiz eta arrisku mailarik txikienean sartu duen). Mapa interaktibo batez gain 20 megako PDF bat ere eskegi dute euren webgunean: http://cms01.unesco.org/fileadmin/MULTIMEDIA/HQ/CLT/CLT/pdf/UNESCO-EndangeredLanguages-WorldMap-20090218.pdf

Conversa: katalanez, galegoz, espaineraz eta euskaraz idatzitako blogak

Hizkuntza horietan idatzitako blogen segimendua egiteko aplikazioa garatu dute technorati-ren datuetan oinarrituta

Ama Hizkuntzaren Eguna eta Hizkuntzen Urtea

Gaur da Ama Hizkuntzaren Munduko Eguna, eta Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen hasiera. Urte berri on beraz!

Hizkuntzak ikasteko podcastak

Webgune honetan zenbait hizkuntza (ingelesera, alemaniera, japoniera...) ikasteko podcastak bildu dituzte. Hemen ikusia: http://bitelia.com/2006/12/13/podcasts-para-aprender-idiomas/

Anberes ala Antwerpen? Eztabaida itzul zerrendan

Itzul zerrendan, kontsulta baten harira, kanpoko toki-izenak euskaraz emateko irizpideen gainean eztabaida piztu du Mikel Morris hiztegigileak (http://permalink.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/31355). Gaztelania edo "euspañolari" gehiegi jarraitzen zaio haren ustez, gehien bat azkenotan proposatzen ari diren itzulpen batzuk ikusita.

AbiWord programa aimareraz

Aimara hizkuntza 2,2 miloi amerikarrek hitz egiten duten hizkuntza murriztua da. Testu-tratamenduko programa hau software librea denez, inongo enpresari erregutu beharrean, erabiltzaileen talde batek zuzen-zuzenean burutu du itzulpena. Hizkuntza honetan terminologia informatikorik ez zegoenez, hitz eta kontzeptu ugari garatu behar izan dituzte. Oso proiektu polita eta arrakasta argia software librearentzat eta aimararentzat. Zorionak Boliviako, Peruko eta Txileko hiztunei!

Galizieraren normalizaziorako kanpaina sarean, Coruñako erietxe batean hizkuntza gutxiesteagatik

Ekaina erdialdean, Hizkuntzaren Normalizaziorako Taldeak Coruñako Modelo Ospitalean bere semearekin kontsultara joan zen emakume baten kasua salatu zuen. Herritar hau zur eta lur gelditu zen medikuak modu txarrak erabiliz "berari gaztelaniaz zuzentzeko" eskatu zionean. Kanpaina honek guztion laguntza eskatzen du, ospitaleak bere jarrera zuzendu dezan exijituz.

Elebiduna izateak zahartzaroko dementzia atzeratzen du

Kanadiar ikerlari batzuek, 184 zaharren artean ikerketa bat egin ondoren, elebidunak zirenen artean zahartzaroko dementziaren sintomak beranduago agertzen direla ikusi dute. Azterketa zehatz honetan, sintomen agerpena elebakarren artean 71,4 urterekin den bitartean, elebidunen artean 75,5 urterekin da. Lau urteko atzerapena beraz. Emaitzak behin-behinekoak direla argitu dute eta ikertzen jarraituko dutela.

Hizkuntzen Egun Europarra ospatuz

Hizkuntzen Egun Europarra irailaren 26an ospatuko da eta Donostiako Lacunza akademian hilaren 20tik ari dira ospatzen. Hitzaldiak, antzezlanak eta hizkuntza tailerrak antolatu dituzte eta surfa edota Txina izango dira hizpide. Bestalde, italiera, hungariera, tibetarra edo alemana probatzeko aukera ostiral honetan.

Microsoft saritu dute "hizkuntza aniztasuna sustatzeagatik" [gaz]

Iragan astean Eusko Jaurlaritza izan bazen Microsoft-en saria jaso zuena (http://www.teknopata.net/?p=1395), oraingoan Microsoft berak ere "hizkuntza aniztasuna sustatzeagatik" saria jaso du. Baleareetako, Kataluniako, Galiziako eta EAEko hizkuntza sailek eman diote sari hori. Joan etorriko sariketak! ;)
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]