bilaketaren emaitzak "hizkuntza"

Lehenengo irratsaioa

Irratsaio hau, ikasleak mintzapraktika egiteko sortu dugu. Haiek prestatzen dituzte berriak, elkarrizketak, dena. Gero, haiek aukeratzen dituzte nortzuk izango diren esatariak, prestatzen dute gidoia, etabar.

Hizkuntza aldatzeak nortasuna aldatzen du ikerketa baten arabera

AEBetako ikerketa batek frogatu ahal izan duenez, hizkuntza eta kultura bat baino gehiago dutenek nortasuna alda dezakete oharkabean, darabilten hizkuntzaren arabera.

Daoud Hari, interprete baten bizipenak

Daoud Hari, Sudango interpretea izango dugu Bilbon, 2009ko urriaren 21ean. Gatazka odoltsu baten erdian, interprete baten lanak izan dezakeen balioaz, zentzuaz eta arriskuez mintzatuko da Euskalduna jauregian (19:00).

Zergatik negar egin?

Karrajuak hizkuntza txikien gaineko hausnarketa oso interesgarria plazaratu du bere blogean. Hainbat erreferentzia ematen ditu autoreak, hainbat loturatan. Oso ariketa interesgarria egin du. Merezi du irakurtzea eta zabaltzea.

Galdutako hizkuntzen azken hiztunak

Tasmaniera, eyak, catawba, nushu, ... Hizkuntza polit eta bereziak eraman ditu historiak. Azken hiztunak ezagutzea, galdutako herri horiek nolabait gogoratzeko era nostalgikoa da. Berdin gertatzen da gurean erronkariko euskalkiarekin, 1991.ean galdu genuen Uskararekin: http://www.euskonews.com/0202zbk/gaia20202es.html

Kilometroetan Germinal aldarrikatu dute Bergaran

Nik ere 'sortuko dira besteak' aldarrikatu dut Bergaran, milaka larru gorriekin batera jakina, borroka anitza, esku zabala, antolatua eta gorria baita, Pirinioko azken larru gorri hauek erotuta baitaude azken 32.007 urteotan behinik behin eta horregatik jarraitzen dugu bizirik pronostiko guztien aurka, adimena, antolakuntza, oroimena, alaitasuna, jaia, borroka eta lanagatik... gaur galtzeko arrisku larrian dauden Pirinioko azken 32007 urteko larru gorri ero hauek aldarrikatu dugu Germinal! sortuko dira gazte borrokalariak alegia.

[Gazt] "Gaztelera ez dago jazarria; fikziozko polemika bat da hori"

Elkarrizketa honetan Juan Carlos Moreno Cabrerak, Madrilgo unibertsitate autonomoko katedradunak gazteleraren jazarpena ezeztatzeaz gain abertzaletasun linguistiko espainola salatzen du (www.meneame.net-en ikusia). Gai honen inguruan El Pais egunkariak aste honetan erreportai bat kaleratu du http://www.elpais.com/articulo/sociedad/perseguido/castellano/elpepisoc/20080421elpepisoc_1/Tes bere irakurleen artean inkesta eginez http://www.elpais.com/encuestas/resultados.html?id=8975

Kakari emango diote aurtengo Urrezko Baloia

Eeeeeiiiiiin?! Aaaaaaaaaaaa!

"Putxerazo" hitza gaztelaniatik ala alemanieratik dator?

Eztabaida interesgarria piztu da Sustatun, datu eta esteka ugarirekin gainera. Punttu umoretsua: http://www.berria.info/argazkiak_jarraia/egunekoak/2009-06-10/zaldieroa.jpg

[Gazteleraz] Euskaldunak, atzerritar gisara beren herrian

Público egunkariak argi egin du Manifiesto por el castellano delakoaren aurka eta ez da lehen aldia euskara, galiziera eta katalanaren egoera azaldu nahian artikuluak kaleratu dituztela. Benetan txalotzeko moduko ekimena da, Madrildik datorrela kontuan hartuta.

Eremu urriko hizkuntzen inguruko jardunaldiak Bilbon

Eremu urriko hizkuntzei buruzko Euro-gutunen inguruan Jardunaldi batzuk egin ziren Bilbon apirilaren 20 eta 21ean. Garruzek Tiraka blogean han ikusitakoaz gogoeta egiten du eta, era berean, herri-administrazioetan euskararen erabilera sustatzeko neurri batzuk aipatzen ditu.

Sentipen gazi-gozoak

Kontseiluak BECen antolatutako ekitaldiak sorrarazitako sentipenak azaldu nahi izan ditut. Sentipen gozoak: besteak beste, miresmena euskararekin konpromisoa hartu duten eragileengan. Sentipen gaziak, berriz: Hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko moduen inguruan gogoeta egiteak mereziko luke. Elebitasunak, ezinbestez, hizkuntza-erabiltzaileen arteko gatazka dakar eta, hala izanda, gatazka horiek bideratzeko tresna egokiak behar ditugu euskal gizartean, elkarrekiko errespetuan eta eskuzabaltasunean oinarriturik.

Euskararen jatorria

Euskararen jatorria erantzunik gabeko galdera da oraindik. Sustraiak ezagutzea ordea garrantzitsua da hizkuntzaren etorkizuna aztertu nahi badugu. Gai hau lantzeko "Euskararen Jatorriare III Biltzarra" ospatu da Oka-Iruñan.

UPV/EHUko ikertzaile-talde batek ahozko hizketa prozesatzen eta ulertzen duten sistemak garatzen dihardu euskararentzat

Alegia, ahozkoa testu idatzi bihurtuko diguten tresnentzat. Sistema horiek batez ere telefono bidezko zerbitzuetan integratzen dira oraingoz: aurretiko hitzordua, produktu-eskaerak, ikuskizunetarako erreserba-eskea eta abar. Baina badaude bestelakoak ere: diktaketa automatikoa, adibidez. Alegia, esandakoa aldi berean testu bilakatzen duten sistemak. Azken horretan dihardute lanean, hain zuzen ere, UPV/EHUko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean, besteak beste.

Itziar Laka: «Umeen burmuinean hizkuntzak ikasteko topea ez dugu ezagutzen»

ARGIA aldizkariak Itziar Laka hizkuntzalariari egindako elkarrizketa. Burmuinaren eta hizkuntzaren arteko erlazioari buruzko elkarrizketa polita.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]