bilaketaren emaitzak "hizkuntza-eskubideak"

Gabi Basañez euskaltzalea ostegunean epaituko dute

Gabi Basañez euskaltzalea ostegun honetarako deitu dute berriz ere epaitzeko, 1994tik hona Justizia Administrazioak euskara hutsezko epaiketa ukatu diola. Hitzordua Bilboko Justizia Jauregian, Buenos Aires kalean izango da, goizeko 9:45ean. Kasu hori, datozen hilabeteetan Euskal Herriko hainbat epaitegietan biziko direnak eta "euskalduna izatea delitua dela egungo administrazioetan, gaizkileak garela legearen aurrean" salatzeko, kontzentrazioa deitu du EHEk goizeko 9:30ean, epaitegiaren aurrean.

Elebidek zigorrik jartzeko gaitasunik ez duela salatu dute

Arau-hausteren bat dela ikusita ere zigorrik ezartzeko gaitasunik ez daukala aitortu dio Elebidek, euskal hiztunen hizkuntz eskubideak babesteko Eusko Jaurlaritzaren erakundeak, Basauriko (Bizkaia) herritar bati. Herritar horrek salaketa jarri zuen, Basauriko Udalak hizkuntz eskakizuna betetzen ez zuten funtzionarioak kontratatu zituelako, legeak hala ezin zuela izan esan arren.

Frantziako Kongresuak euskara eta beste hizkuntza gutxituak ondaretzat jo ditu

Gaur egindako osoko bilkuran, Frantziako Kongresuak euskara eta estatuko beste hizkuntza gutxituak ondare izendatu ditu azkenik. Hala ere, aipamena ez da Konstituzioaren 75. artikuluan baino azalduko, eta aurrerantzean ere fransesa errepublikaren hizkuntza ofizial bakarra izango da. Konstituzioaren aldaketa boto bakar baten aldearekin aurrera atera da: 538 behar ziren eta 539 lortu ditu.

[gazt] Leitzako udalak gaztelera erabiltzeko hiritar batek eginiko eskaera onartu du Nafarroako parlamentuak

Nafar parlamentuak berriz ere erdaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko asmoan, euskaldunonak etengabe urratzen dituen bitartean. UPN, CDN eta PSNk alde egin dute, NaBaik aurka bozkatu duen bitartean. Gobernuko administrazio lokalaren departamentua laster zuzenduko zaio udalari, tramitea onartu ostean.

Hizkuntza gutxituak eztabaidagai Frantziako parlamentuan

Maiatzaren 7an Frantziako Legebiltzarrean hizkuntza gutxituei buruz eztabaida egingo dute, Europako hizkuntza gutxituen euroagiriaren kariora. Historian lehendabiziko aldiz gai hau eguneko eztabaidagaien zerrenda sartua izan da.

Hizkuntza-eskubideei buruzko gidoi irabazlea

artzungo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak uda aurretik antolatutako Behatokiaren inguruko gidoi lehiaketak badu irabazlea: Joel Rodriguez oiartzuarraren Jarraitu mesedez izenburuko gidoia izan da garaile hain zuzen ere. Gidoi honekin modu erraz eta grafikoan Behatokiak egiten duen lana gizarteratzeko laburmetraia egingo dute Ttur Tturrekoek. Izan ere, aspaldidanik ari da Oiartzungo euskalgintza Behatokiaren berri ematen, herritarrek euren hizkuntza-eskubideak ezagutu ditzaten.

Sei hilabeteko espetxe zigorra euskaraz deklaratu eta itzultzailea ukatzeagatik

Sei hilabeteko espetxe zigorra eta hautetsia izateko desgaikuntza berezia ezarri dio Bilboko auzitegiak gernikar bati itzultzailearekin deklaratzeari uko egiteagatik. Istripu baten lekuko gisa joan zen deklaratzera, eta euskaraz «normaltasun osoz» eta itzultzaile bat beharrik gabe jarduteko zuen eskubidea aldarrikatzeagatik, fiskaltzak «desobedientzia larria» leporatu dio. Euskal Herrian Euskaraz-ek gogor salatu du epaia, eta manifestaziora deitu du hilaren 12rako.

Etxebizitza eskubidea ez bermatzea leporatu diote Lakuari

Elkartzenek eta Etxebizitza Gazteontzat ekimenak ostiralean Bilbon burututako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan protesta burutu zuten eskubideak ezin direla zozketatu aldarrikatzeko. Horrekin batera Madrazoren politikek espekulazioaren alde egin dutela salatu zuten ere.

Ekainaren 12, haurren esplotazioaren aurkako eguna.

[erderaz] Save the children elkartearen txostena.

Etxepare Institutuari buruzko agiriak, erdaraz

Etxepare Institutua sortzeko lege-proiektua gaztelaniaz bakarrik bidali du Kultura Sailak Legebiltzarrera, Aralarrek salatu duenez. Euskararen aldeko lanean ederki hasi da Institutua! Beste hark esan zuen bezala: "manda huevos..." (http://es.wikiquote.org/wiki/Federico_Trillo).

"Egin" eta "Egunkaria" auziak mintzagai izan ditu PEN Klubak Glasgowen

Idazleen PEN mundu erakundeak Writers in Prison Committeeko (Idazle Presoen Batzordea) urteko bilera egin du Glasgowen. Bertan, "Egin" eta "Egunkaria" auzien inguruan aritu dira eta kartzelan dauden Teresa Toda eta Jabier Salutregiren kasuak aurkeztu dituzte.

Giza eskubideei buruzko zinema zikloa datorren astean Iruñean

Giza eskubideen bortxaketaz bost zinemagilek pausatutako bost begirada erakutsiko dituzte datorren astean Iruñean, IPES elkarteak eta Golem zinemak antolatutako Mundua eta Giza Eskubideak zikloaren barruan.

AI: "Tortura ohikoa da 80 bat estatutan, eta ez da zigortzen"

[K&I]«Torturaren errealitatea, gaur egun, zoritxarrez ohiko jarduera da 80 bat estatutan, eta ez da zigortzen. Baita, zalantzarik gabe, disidentziaren nahiz herritarren mugimenduen zapalkuntza eta desplazatutako etorkinak eta asilo eskatzaileen egoera ere».

Preso gaixoak: Etxeraten agerraldia Gasteizko Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordearen aurrean

Etxerat-eko ordezkaritza 2008ko ekainaren 26an Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen preso gaixoen egoera azaldu eta 6 puntuko eskaera egiteko. Agerraldi osoa bideoan, 60.36 minutu.

Euskara: museorako hizkuntza?

Kontseiluak Euskal Herriko museoetan euskararen egoera aztertu du. Uda parteko oporretan bete ohi dira bisitariz museoak. Aurtengo udan, Kontseilua bisitari horietako bat izan da eta Euskal Herri osoko 19 museo aztertu ditu galdera honi erantzuteko asmoz: euskara, museorako hizkuntza? Azterketa honen ondorio gisa, euskal museoetan euskararen lekuak izan beharko lukeena baino txikiagoa dela adierazi dute Kontseiluko ordezkariek. “Euskal Herriko museoak ez dira turistentzat soilik, euskaldunontzat ere prest egon behar dute”, adierazi dute.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]