bilaketaren emaitzak "hizkuntz politika"

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu ditu euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak

Nafarroako Gobernuak izoztuta zeukan euskara hedabideetan sustatzeko diru partidaren zati bat askatu du, 240.000 euro aurreikusita zeuden 310.000etatik. Hala ere, oraindik ikusteko dago datorren urtean zer gertatuko den: aurrekontu proposamenean 9.567 euro baino ez daude gordeta xede horretarako.

Nafarroako gobernua, euskara ito nahian

Diario de Noticiasek dioenez, 2009ko aurrekontu proiektuan %25eko murrizketa aurrikusten da Euskarabidearen diru poltsan. Euskarazko hedabideetarako laguntzak, berriz, 310.000 eurotik 9.500 eurora pasatuko lirateke proiektua gauzatuz gero.

Telefonoak katalanez

Generaliteak akordioa egin du Sony-Ericsson multinazionalarekin katalana sar dezan bere telefonoen hizkuntza aukeren artean. Antzeko hitzarmenak ere eginak ditu beste zenbait telefonogile eta zerbitzu emailerekin.

Europa eta eleaniztasuna, konpromiso partekatua (ES)

Euskarabidea-Instituto Navarro del Euskerako zuzendari Xabier Azanzak atzokoan Diario de Noticias egunkarian argitaratutako artikulua: euskarazko hizkuntz immersioa 'ia Nafarroa osoko' eskoletan dago aukeran, eta Nafarroako Gobernuari esker soilik da posible bertan EiTB edota Euskalerria Irratia sintonizatzea.

Etxepare Institutuari buruzko agiriak, erdaraz

Etxepare Institutua sortzeko lege-proiektua gaztelaniaz bakarrik bidali du Kultura Sailak Legebiltzarrera, Aralarrek salatu duenez. Euskararen aldeko lanean ederki hasi da Institutua! Beste hark esan zuen bezala: "manda huevos..." (http://es.wikiquote.org/wiki/Federico_Trillo).

Hizkuntz ereduen erreforma eztabaidatzeko prest dago Eusko Jaurlaritza

Urritik aurrera aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasteredu bakarraren inguruko lege egitasmoa Eusko Legebiltzarrean. Gaur egungo ereduek ez dute umeen euskalduntzea garatzen, hori argi dago. Baina, ikusiak ikusita, ez ote da izango hauteskundeetara begira mugimendu politiko hutsa, beti bezala ezer ezean geratuko dena?

"Antilingua Galega" sariak galegoaren kontrako "lanean" nabarmentzen direnentzat [gal]

Galiciaprofunda.com blogak hautagaiak proposatu eta botoa ematera deitzen ditu irakurleak "para sinalar os colectivos ou persoas que tiran para atrás o esforzo e a labor de moitas persoas a prol do galego". Urrezko txapela, aitzurra eta igitaia jasotzeko hautagai dira, besteak beste, Galicia Bilingüe elkartea, Rajoy eta Coruñako Carrefourreko arduradunetako bat. Hemen inguruan ere erraz gastako genituzke ontza batzuk urre antzeko sariak banatzen.

ISO 639-3 estandarrean euskararen kodeak bateratzeko ekimena

ISO 639-3 hizkuntzen nazioarteko kodeak definitzen dituen estandarra da (euskara: eu, ingelesa: en, eta horrelakoak). Filoblogia blogean konturatu dira euskara definitzeko hiru kode desberdin daudela: eus, bge eta bsz (euskara, Basque, Navarro-Labourdin eta Basque, Souletin). Hizkuntza bera izanda, Filoblogiatik euskara kode bakarrarekin agertu dadin eskaera ofiziala egitea proposatu eta horretarako kolaborazioa eskatu digute.

Gazteleraren aldeko ''iraultza zibikoa'

Guraso erdalzaleak ez daude prest A eredua desagertzen uzteko. Gasteiz aldean, 1.000 familia inguru batu omen dira "hizkuntza aukeratzeko askatasuna" defendatzeko. Umeak euskaraz eskolaratuta, Bruselas, Londres edo Madrilen ikasten dituztenak baino gutxiago / txarrago ikasiko omen dute.

EAko eszisioa gauzatu da eta Alkarbide sortu

Azkeneko egunetan argi zegoena gertatu da azkenean, eta EA bitan zatitu da. Kargu publiko gehienak eramango ditu Iñaki Galdosek zuzendutako sektore kritikoak

Abstentzioaren mitina Donostian

Aurretik preso azal gorrien enkartelada, prestakuntza dotorea Donostiako Euskal Herriko Konstituzioaren plazan, aulki asko jende ugari falta baita sukaldetan eta ostiraletan nekaturik baikaude, abstentzioaren pankarta erraldoia aurrean, gaiteroak oholtzara eta Nafarroako Gorteen ereserkiarekin ematen diote hasiera agurra emanez Donostiako nabarrei, erraldoiak jarri zituzten dantzan arrantzaleak sare eta guzti.

Ustezko ETA kide bat atxilotu dute Aveyron-eko departamenduan

Frantziako Poliziak ustezko ETA kide bat atzeman du Aveyroneko departamenduan. Pariseko Barne Ministaritzak ez du horren deitura eman. Alta, espainiar agentziek Alexander Akarregi bilbotarra dela atxiloturiko herritarra zabaldu dute.

Konkonbidea gure esku, mania Donostian

Prozesua pikutara eta Otegi espetxeratua gainontzeko 600 preso azal gorriekin batera, batzuk Gatza bezala azken 27 urteetan, beste batzuk oso gaixorik Juanjo Regoren antzera, ilegalizazioak, atxiloketak, torturak, herriak indar armatuek hartuak Etxarri eta Zornotza bezala, omenaldiak debekatuak, udaletxe eta aldundiak lapurtuak, erabakitzeko ahalmena Madrilgo eta Parisko konkistatzaileen eskuetan, hemen azken 30 urtetako "demokraziaren" egoera beldurgarria.

Iñaki Arriola aukeratu dute Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi, %98ko babesarekin

Iñaki Arriola, Eibarko alkatea, da Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi berria, gaurtik.

[Gazt] Maria San Gil Euskadiko PPko lehendakaritza uztekotan

Euskal Autonomi Elkarteko PPko lehendakariak bere kargua uztekotan dagoela esan du bere alderdiko buruzagitzak iruzurra egin diola sentitzen baitu. Bere esanetan, PPren estatu mailako Kongresurako ez badu konfiantza berreskuratzen ez da kargurako berriz aurkeztuko.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 17 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]