bilaketaren emaitzak "hizkuntz ereduak"

Hizkuntz ereduen erreforma eztabaidatzeko prest dago Eusko Jaurlaritza

Urritik aurrera aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasteredu bakarraren inguruko lege egitasmoa Eusko Legebiltzarrean. Gaur egungo ereduek ez dute umeen euskalduntzea garatzen, hori argi dago. Baina, ikusiak ikusita, ez ote da izango hauteskundeetara begira mugimendu politiko hutsa, beti bezala ezer ezean geratuko dena?

Eredu Hirueleduna aurkeztu du gaur Isabel Celaák

Hainbat hilabete ideia garatzen joan ostean azkenean aurkeztu du Isabel Celaák Eredu Hirueleduna. EHBEren iritiz "inork espero baino zuzenago, gordinago eta gogorrago. Isabel Celaák gaur Gasteizko Parlamentuan aurkeztu duen eredu berria euskararen aurka frankismo garaitik egin den eraso larriena da."

Getxoko udalarentzat, hezkuntza ereduak A, B eta C dira

Getxoko udalak hezkuntzari buruzko informazioa emateko duen web orrialdean, hezkuntza ereduak A, B eta C direla esaten du. C hori izango litzateke, Getxoko udaletik kanpo D eredu bezala ezagutzen duguna. Pantaila-argazkia: http://yfrog.com/jogetxohezkuntzap Iturria, ukberri.net: http://is.gd/7Dbkr

Zer lortu nahi du EAEko Hezkuntza Sailak hizkuntza azterketa berriekin?

Orain urte batzuk ereduen politika ebaluatzeko azterketak egin zituzten eta datu horiek baliatuta argi ikusi zen Euskal Herri osoan zehar matrikulatuta zeuden 3 ikastetik bakarra izango zela gai euskaraz bizi ahal izateko. Baina orain Celaáren gobernuak zerbait aldatu nahi du eta azterketa berriak egiteari ekin dio. Baina hizkuntza ereduak aztertzeko erabilitako sistema orain zeharo bitxia da.

Hizkuntza Ereduen inguruko kontzentrazioa Gasteizko Parlamentuan

EHBEk Hizkuntza Ereduen lege berriak dituen hainbat hutsune eta arazo salatu eta Tontxu Camposi gutun bat helarazteko asmoz kontzentrazioa egingo du Urriaren 8an Gasteizko Parlamentu aurrean.

Etxepare Institutuari buruzko agiriak, erdaraz

Etxepare Institutua sortzeko lege-proiektua gaztelaniaz bakarrik bidali du Kultura Sailak Legebiltzarrera, Aralarrek salatu duenez. Euskararen aldeko lanean ederki hasi da Institutua! Beste hark esan zuen bezala: "manda huevos..." (http://es.wikiquote.org/wiki/Federico_Trillo).

"Antilingua Galega" sariak galegoaren kontrako "lanean" nabarmentzen direnentzat [gal]

Galiciaprofunda.com blogak hautagaiak proposatu eta botoa ematera deitzen ditu irakurleak "para sinalar os colectivos ou persoas que tiran para atrás o esforzo e a labor de moitas persoas a prol do galego". Urrezko txapela, aitzurra eta igitaia jasotzeko hautagai dira, besteak beste, Galicia Bilingüe elkartea, Rajoy eta Coruñako Carrefourreko arduradunetako bat. Hemen inguruan ere erraz gastako genituzke ontza batzuk urre antzeko sariak banatzen.

Gazteleraren aldeko ''iraultza zibikoa'

Guraso erdalzaleak ez daude prest A eredua desagertzen uzteko. Gasteiz aldean, 1.000 familia inguru batu omen dira "hizkuntza aukeratzeko askatasuna" defendatzeko. Umeak euskaraz eskolaratuta, Bruselas, Londres edo Madrilen ikasten dituztenak baino gutxiago / txarrago ikasiko omen dute.

Nafarroako gobernua, euskara ito nahian

Diario de Noticiasek dioenez, 2009ko aurrekontu proiektuan %25eko murrizketa aurrikusten da Euskarabidearen diru poltsan. Euskarazko hedabideetarako laguntzak, berriz, 310.000 eurotik 9.500 eurora pasatuko lirateke proiektua gauzatuz gero.

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu ditu euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak

Nafarroako Gobernuak izoztuta zeukan euskara hedabideetan sustatzeko diru partidaren zati bat askatu du, 240.000 euro aurreikusita zeuden 310.000etatik. Hala ere, oraindik ikusteko dago datorren urtean zer gertatuko den: aurrekontu proposamenean 9.567 euro baino ez daude gordeta xede horretarako.

Europa eta eleaniztasuna, konpromiso partekatua (ES)

Euskarabidea-Instituto Navarro del Euskerako zuzendari Xabier Azanzak atzokoan Diario de Noticias egunkarian argitaratutako artikulua: euskarazko hizkuntz immersioa 'ia Nafarroa osoko' eskoletan dago aukeran, eta Nafarroako Gobernuari esker soilik da posible bertan EiTB edota Euskalerria Irratia sintonizatzea.

Telefonoak katalanez

Generaliteak akordioa egin du Sony-Ericsson multinazionalarekin katalana sar dezan bere telefonoen hizkuntza aukeren artean. Antzeko hitzarmenak ere eginak ditu beste zenbait telefonogile eta zerbitzu emailerekin.

ISO 639-3 estandarrean euskararen kodeak bateratzeko ekimena

ISO 639-3 hizkuntzen nazioarteko kodeak definitzen dituen estandarra da (euskara: eu, ingelesa: en, eta horrelakoak). Filoblogia blogean konturatu dira euskara definitzeko hiru kode desberdin daudela: eus, bge eta bsz (euskara, Basque, Navarro-Labourdin eta Basque, Souletin). Hizkuntza bera izanda, Filoblogiatik euskara kode bakarrarekin agertu dadin eskaera ofiziala egitea proposatu eta horretarako kolaborazioa eskatu digute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]