bilaketaren emaitzak "hitza"

Hitza.info: Herri informazioaren leihoa aurkeztuko dute gaur

Badira hilabete batzuk herri informazioa lantzen duten "Hitza" egunkarien webguneak berritu zituztenetik eta, orain, guztiak batuko dituen ataria aurkeztuko dute: http://hitza.info. Gaur izango da ekitaldia, 19:00etan, Donostiako Doka kafe antzokian.

Hitza.info: guztiak bilduko dituen "metahitza"

Aspaldi honetan arrastoaren atzetik ibili gara. Lanean ari zirela bistakoa zen, MySQL konexio akatsak eta abar ikus zitezkeen eta. Oso erabaki zuzena, "Hitza" agerkariei sarean indarra emango dien hautua. Guztiak metatzen dituen webgunea izango baita http://hitza.info. Irakur daitekeenaren arabera, "Herri informazioaren leihoa".

Hitza egunkariek RSS jarioak jarri dituzte

[K&I] Eskualdez eskualdeko Hitza egunkari euskaldunek RSS jarioak gehitu dizkiete beren edizio digitalei. Aurrerapausu bat hainbat herritan informazio lokala euskaraz Internetetik jaso ahal izateko.

Bideoa: Ertzaintzak lanean ari zen kazetari bati eraso dio

"Lea Aribai eta Mutrikuko Hitza" egunkariko kazetaria bideokamararekin ari da lanean (bideoan ez du zehazten ez non ez ze gertaera estaltzen ari zen). Halako batean, ertzain bat gerturatu eta zertan ari den galdetu dio: "Lanean ari naiz", erantzun dio kazetariak. "Bada, lan egin ezazu han", esa dio aurpegia estalitako uniformedunak eta lurrera bota du.

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak ez dio diruz lagunduko Hitzari

[K&I] Hitza egunkariari orain arte Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren bitartez biztanleko eta urteko euro eta erdiko diru laguntza ematen izan dioten udalek kopuru hori 2009ko aurrekontutik kentzea erabaki dute. Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Etxebarria, Ispaster, Ziortza-Bolibar, Amoroto eta Mendexako udalek, beraz, ez diote diruz lagunduko aurten Hitzari Amankomunazgoaren bidez.

Hau da jendeak parte-hartzeari buruz duen iritzia

Oarsoaldeko Hitzako albiste honen azpian iruzkina utzi du erabiltzaile batek. Bere iritziz, webgunean iruzkinak uzteak ez du ezertarako balio. Are gutxiago, ekarpen horiek paperera eramateak. Zer iruditzen?

BideoaFaxistak Gernikan, hauteskunde kanpainan

Ez da probokazio ekintza bakarrik. Faxisten hauteskunde kanpainako ekintza da, mitin "legala". Izan ere, falangistak eta beste hainbat "fakzio" ultraeskuindar 2008ko hauteskunde espainoletara aurkezten dira. "Busturialdeko Hitza"k hartutako irudiak. Beste bideo bat, hemen: http://euskaltube.com/play.php?vid=1400

Ibarretxeren kontsulta: 2008ko urriaren 25ean

Ibarretxek horrenbestetan aipatutako kontsultari eguna jarri dio. Benetako apostua edo soilik hitzak?

"Hitza" berriek mikroformatuak integratu dituzte

Kaxerok azaldu zuen bere blogean (http://www.mundurat.net/kaxero/blog/2007/07/05/mikroformatuak-informazio-handia/) GAUR8 mikroformatu batzuk (etiketei dagozkienak, finean) integratzen hasi zenekoa. Luistxok ere, Tagzanian nola baliatzen dituzten azaldu zuen (http://www.tagzania.com/doc/about/tools/microformats). Orain, mikroformatuei aukera ugari ikusten dizkion Teketenek idatzi du nola "Hitza" berrietan ere hasi diren erabiltzen.

Irutxuloko Hitza irakurtzen ez dutenen merkatu ikerketa

Donostian bizi zara? Ez duzu Irutxuloko Hitza irakurtzen? Irutxuloko Hitzaren inguruko merkatu ikerketa egiten ari gara, bereziki jakin nahi dugu zein den irakurle ez diren Donostiarren iritzia. Horretarako google docs-en inkesta bat prestatu dugu. Mesedez, bete inkesta hau: http://spreadsheets.google.com/viewform?formkey=cmhsaDVfSWtvS1dOTHdiTktKY3dOMGc6MA..

"Hitza": Kazetaritza egiteko modu berria?

Orain artean kritika onak besterik ez ditut entzun "Hitza" berrien inguruan. Publikoki, baita pribatuan ere. Besteak beste, mikroformatuak txertatu dituztelako (http://www.zabaldu.com/2862/quothitzaquot_berriek_mikroformatuak_integratu_dituzte/ adibidez). Tontokaletik blogean,ordea, beste iritzi bat topatu dut gaurkoan. Kazetaritza "berria"ren inguruko hausnarketatxoa. Esan dezadan aldez aurretik niri gustatu zaidala "Hitza" berria baina, eztabaida sustatze aldera, hona ekarri dut lotura.

"Flysch, haitzen hitza" dokumentalaren lehen irudiak

Gaurtik aurrera ikusgai dago interneten ‘Flysch, Haitzen Hitza’ dokumentalaren aurrerapena. Alberto J. Gorritiberea zinegilea (‘Eutsi!’, ‘Oteiza: 1908-2008… y sigo’) eta Asier Hilario, geologian doktorea (Zumaiako Algorri interpretazio zentroa) dira lan honen zuzendariak. Zumaia eta Deba bitartean dagoen itsas-labar ikusgarrian kokatzen da dokumentala eta 3 gai ditu ardatz: denbora geologikoa, aldaketa klimatikoa eta bioaniztasunaren egungo krisialdia.

Bidali Korrikari buruzko zure galdera!

Amets Badiola eta Iñaki Zeberio, Korrika 16ren eskualdeko arduradunek, erabiltzaileen galderak erantzungo dituzte bihar.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]