bilaketaren emaitzak "herrikoiak"

Larunbatean hasiko dira Santutxuko jaiak

Udalak kanpotarrei zuzendutako makro-festibaletan guztion dirua xahutzen duen bitartean, ez du ematen apenas laguntzarik auzoetako jai batzordeetarako. Hala ere, Santutxukoek oso egitarau zabala prestatu izan dute. Zorionak.

Dena prest Konpartsero egunerako

32 egun falta dira oraindik 2008ko Aste Nagusirako, baina tartean konpartsero eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 19an, larunbata, Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko da. Han bilduko dira konpartseroak. Hemen duzue egun horretarako Bilboko Konpartsak elkarteak prestatu duen egitaraua.

Motorrak berotzeko, Konpartsero Eguna ospatu zen larunbatean

Jaiak iristear daudela gogorarazteko, datozen asteetan egin beharko duten lanerako indarrak hartzeko eta, batez ere, ondo pasatzeko. Konpartsero Eguna ospatu zuten larunbatean Bilbon giro paregabean. Gero eta gutxiago falta da Marijaiak hiriburua har dezan. Klikatu argazkiak ikusteko.

Urribarri eta Zorrotzaren txanda heldu da

Uribarri eta Zorrotzako jaiekin bukatuko dira aurtengo auzoetako jai herrikoiak. Urtero bezala, bederatzi egunetarako programa koloretsuak eta interesgarriak prestatu dituzte aipatutako auzoen Jai Batzorde herritarrek.

Udaltzaingo eta foruzaingoaren eraso basatia izan da Arrosadiako festetan

Iruñeko Arrosadia auzoko festak ospatzen dira asteburu honetan. Gaur goizean, polizia foral eta munizipala jai gunean ziren pertsonen aurka gogor oldartu da, pertsona bat atxilotu eta hainbat zauritutuz. Kolpeak eta kargak ugariak izan dira

Euskal Herriko jaiak, jaiak06!

Uda honetarako orri frexkoa. Euskal Herriko jaiak biltzen dituen web orria. Hiriak herriak eta auzoak. Gaztesareak egindako web orri honetan zure herriko edo auzoko jaiei buruzko informazioa bidaltzea ere badago, horrela erabiltzaileen aportazioekin web orriak gero eta jai gehiago ditu ikusgai. Jaien programak, argazki galeriak, jaietara iristeko informazioa, garraioa, kanpinak, e.a.

Arrasateko San Juanak 08

Arrasateko herritar talde batek San Juanen gaineko bloga zabaldu du. Asmoa da jaiak ahalik eta partehartzaileenak izatea.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]