bilaketaren emaitzak "herri-kirolak"

Gasteizko udaltzainek ez dituzte herri kirolak gustuko

Urtero uzten dituzte kotxeak leku berean, eta ez da inoiz arazorik izan. Aurten isunak jaso dituzte. Uniformatu hauek zer nahi dute, 200 kiloko zilindrikoa parking publikotik oinez eraman dezatela?

Albizuri Handi harri famatua ez dute betirako gordeko

Atzo El Diario Vasco egunkariak Albizuri Handi harri jasotzaileen artean famatua den harria erretiratu egingo zutela argitaratu zuen. Amezketako alkate Julian Sagastumek informazio hori ezeztatu egin dio Argia aldizkariari. Sareko Argian harriari buruzko xehetasunak azaltzen dituen artikulua argitaratu dute.

Aviron Baionakoa, Ipar Euskal Herriko erreferentzia futbolean

Euskal Herriko futbol liga nahi dugunoi askotan "maila eskasa"ren argudioa leporatzen digute batzuk, gehienetan haien nortasun espainola edo frantsesa zuritzeko. Futbol zaleen arteko borroka bultzatzen dutenen aurka, nire zorionak Baionarrentzat, eta ea laister Liga berean ikusten garen.

Chema Martinez eta Ana Casares irabazle Behobia-Donostia lasterketan

Ezustekorik gabe, Chema Martinez madrildarrak irabazi zuen atzo gizonezkoetan Behobia-Donostia lasterketa, laugarren urtez jarraian. Emakumezkoetan, berriz, Ana Casares iruindarra izan zen garaile. 16.300 lagunek zeukaten parte hartzeko izena emanda, baina, azkenean, 13.950 atera ziren.

Olinpiar suzia itzalita!

Olinpiar suzia itzali egin dute gaur Parisen Txinaren kontrako manifestariek, suziak berak eguerdian Frantziako hiriko ibilbidea hasi bezain laster; antolatzaileek geldialdia egin behar izan dute.

Euskalgintzari eta gizarte mugimenduei

Iñaki Mtnez. De Lunaren artikulu interesgarria, egungo gizartearen balio berrien ingurukoa eta gogoetari bide ematen diona.

Eusko Jaurlaritzaren galderak

Hona hemen Ibarretxek proposaturiko galderak Euskal Herritarron 3/7koentzat.

Herri mugimendua 2.0 ikastaroak

Zer eskaintzen dio internetek herri-mugimenduei? Nolako garrantzia eta potentziala du? Zein etekin ateratzen zaio? Nahikoa ezagupen eta erabilpen al dago? Joxemi Zumalabe Fundazioa galdera horiei erantzuten ibili ondoren, herri-mugimenduentzat honen inguruko tailerrak antolatzea erabaki du. Interneten ireki den aro berriak (Web 2.0 deiturikoa) mugimenduei eskaintzen diona edo eskaini dezakeenaz kontziente, eremu horretan trebatzeko lehen urratsa emateko tailerra eskainiko dugu.

Enpresa batek 3.000 litro ur fekal isuri ditu Senpereko aintzirara

Igandean ospatutako Iparraldeko ikastolen jaian jarri ziren komunetako ur zikina aintzirara isuri zuten, antza denez langile batek huts eginda. 500 arrain inguru hil dira eta arrantza egitea edo bainatzea debekatu dute, Herri Urratsen etorkizuna zalantzan ez dagoela gaineratu duten arren.

Alegian AHTri buruzko herri galdeketaruntz beste pauso bat eman da

Badirudi, Alegian (Gipuzkoan)egin den sinadura bilketaren emaitzak aintzat hartuta, AHTri (Abiadura Handiko Trena) buruz Alegiarrak beraien iritzia eman ahal izango dutela. Herriko Udal ordenantzak diote galdeketa bat abiarazteko, gutxienez herrtiarren %7ak horrela eskatu behar duela. Eta sinadura bilketaren emaitzek soberan gainditzen dute kuota hori.

Trapaga eta Areatza arteko desafioa!

Euskaraz aisialdia eta momentu goxoak pasatzeko aukera eskaintzeaz gain eremu euskaldunetako gazteekin harremanak sortzea oso garrantzitsua dala badakigu. Horretarako, Trapagako Basetxe gaztetxea eta Areatzako gazteria elkarren kontrako herri kirol desafio bati ekin diote. Elkarren kontra baina elkarrekin. Honez gain egitasmo kolektiboak, talde lana, laguntasuna eta herri nortasuna bultzatu nahi dituzte.

Alegiarrak AHTren aurka azaldu dira, gaur burutu den herri galdeketan

Gaur, Apirilaren 1ean, Alegian AHTri (Abiadura Handiko Trena) buruz burutu den herri galdeketan parte hartu dutenen %95a AHTren aurka dago. Emaitza hauek izan dira ...

Herri komunikabideei buruzko hitzaldi saila Hernanin

Iratxe Esnaolak eta Koldo Castañedak hitzaldia eskainiko dute Hernaniko Natza elkartean, herri komunikabideen iragana eta oraina gai hartuta. Ostegunean izango da, azaroak 22, 19:30etan.

Herri Urratsen 25. urteurrena ospatu dute Senperen

Parte-hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da aurtengo festa, baina albiste politiko bat baita ere izan du. Izan ere, lehen aldiz 25 urtetan zehar Frantziako Gobernuko Hezkuntza ordezkari bat izan da bertan.

BideoaGelditour ekimenaren bideoa

AHT Gelditu Elkarlanak antolatutako abiadura handiko trenaren kontrako Gelditour ekimenaren bideoa. Bertan AHTak izango lituzkeen eraginak aztertzen dira.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]