bilaketaren emaitzak "herri urrats"

Enpresa batek 3.000 litro ur fekal isuri ditu Senpereko aintzirara

Igandean ospatutako Iparraldeko ikastolen jaian jarri ziren komunetako ur zikina aintzirara isuri zuten, antza denez langile batek huts eginda. 500 arrain inguru hil dira eta arrantza egitea edo bainatzea debekatu dute, Herri Urratsen etorkizuna zalantzan ez dagoela gaineratu duten arren.

[Bideoa] Euskaltzaleek Herri Urratsekin hitzordua dute asteburu honetan, Senperen

'Haizea alde baita' lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats, urtero bezala Senperen.

Herri Urratsen 25. urteurrena ospatu dute Senperen

Parte-hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da aurtengo festa, baina albiste politiko bat baita ere izan du. Izan ere, lehen aldiz 25 urtetan zehar Frantziako Gobernuko Hezkuntza ordezkari bat izan da bertan.

José Bové Herri Urratsen egongo da

ZuZeuk jakin ahal izan duenez, José Bové nekazari-politikari ospetsu frantziarra, Herri Urratsen izango da, datorren Maiatzaren 10ean. José Bové ospetsu egin zen MacDonals laster-jana eskaintzen duen katearen aurka eta nekazaritza alternatiboaren alde egindako lanagatik. Conféderation paysanne sindikatuko sortzaile eta buru izandakoa, ATTAC mugimenduaren sortzaile ere bada.

Herri Urrats 2008: argazkiak eta bideoak

Ikus itzazu Herri Urratsen ateratako argazki eta bideoak. Aurreko Igandean Senpereko aintzira inguruan ospatutako festan gertatutakoa ikusi nahi baduzu, sar zaitez blog honetara!

Herri Urrats igande honetan!

Igande honetan Herri Urrats ospatzen da. Mende laurdena betetzen duen honetan, Euskonews Gaztean ale berezia kaleratu dute Iparraldeko ikastolen aldeko festari buruz. Elkarrizketa Alain Boscq komunikazio arduradunari, ibilbidea, historia...

Herri mugimendua 2.0 ikastaroak

Zer eskaintzen dio internetek herri-mugimenduei? Nolako garrantzia eta potentziala du? Zein etekin ateratzen zaio? Nahikoa ezagupen eta erabilpen al dago? Joxemi Zumalabe Fundazioa galdera horiei erantzuten ibili ondoren, herri-mugimenduentzat honen inguruko tailerrak antolatzea erabaki du. Interneten ireki den aro berriak (Web 2.0 deiturikoa) mugimenduei eskaintzen diona edo eskaini dezakeenaz kontziente, eremu horretan trebatzeko lehen urratsa emateko tailerra eskainiko dugu.

Alegian AHTri buruzko herri galdeketaruntz beste pauso bat eman da

Badirudi, Alegian (Gipuzkoan)egin den sinadura bilketaren emaitzak aintzat hartuta, AHTri (Abiadura Handiko Trena) buruz Alegiarrak beraien iritzia eman ahal izango dutela. Herriko Udal ordenantzak diote galdeketa bat abiarazteko, gutxienez herrtiarren %7ak horrela eskatu behar duela. Eta sinadura bilketaren emaitzek soberan gainditzen dute kuota hori.

Euskalgintzari eta gizarte mugimenduei

Iñaki Mtnez. De Lunaren artikulu interesgarria, egungo gizartearen balio berrien ingurukoa eta gogoetari bide ematen diona.

Eusko Jaurlaritzaren galderak

Hona hemen Ibarretxek proposaturiko galderak Euskal Herritarron 3/7koentzat.

Gasteizko udaltzainek ez dituzte herri kirolak gustuko

Urtero uzten dituzte kotxeak leku berean, eta ez da inoiz arazorik izan. Aurten isunak jaso dituzte. Uniformatu hauek zer nahi dute, 200 kiloko zilindrikoa parking publikotik oinez eraman dezatela?

BideoaGelditour ekimenaren bideoa

AHT Gelditu Elkarlanak antolatutako abiadura handiko trenaren kontrako Gelditour ekimenaren bideoa. Bertan AHTak izango lituzkeen eraginak aztertzen dira.

Trapaga eta Areatza arteko desafioa!

Euskaraz aisialdia eta momentu goxoak pasatzeko aukera eskaintzeaz gain eremu euskaldunetako gazteekin harremanak sortzea oso garrantzitsua dala badakigu. Horretarako, Trapagako Basetxe gaztetxea eta Areatzako gazteria elkarren kontrako herri kirol desafio bati ekin diote. Elkarren kontra baina elkarrekin. Honez gain egitasmo kolektiboak, talde lana, laguntasuna eta herri nortasuna bultzatu nahi dituzte.

Euskal nortasunaren aurkako GURUTZADA

Azken hilabeteetan euskal nortasunaren aurkako gurutzada indartu eta bizkortu egin da Euskal Herrian. EITBko maparekin hasi eta testu liburuetako aldaketekin jarraitu dute. Baina ez da hemen amaitu, orain espainiar selekzio ezberdinen desfilea Euskal Herritik iragatea nahi dute, lehenik Gorbeako militarrak eta atzetik espainiarren sinbolo den Manolo ere badakarte. Abenduan espainiarren erregea izango dugu EITBn mezulari.

Alegiarrak AHTren aurka azaldu dira, gaur burutu den herri galdeketan

Gaur, Apirilaren 1ean, Alegian AHTri (Abiadura Handiko Trena) buruz burutu den herri galdeketan parte hartu dutenen %95a AHTren aurka dago. Emaitza hauek izan dira ...
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]