bilaketaren emaitzak "hernani"

III. Hip-Hop eguna Hernanin

[K&I]Ekainaren 9an, III. Hip-Hop eguna ospatuko da Hernanin. 2005. urtean hasitako ekimenak izan duen harrera ona ikusita eta gazteen artean musikaren atzean dagoen mundua ezagutarazteko beharrak bultzatuta antolatu dute edizio berria.

Hernaniko Garagardo Azoka gaur inauguratuko dute Maialen Lujanbioren eskutik

Arratsaldeko 19:30etan da inaugurazio ekitaldia. Gaurtik igandera egongo da irekita garagardo azoka eta 11 garagardo mota, kodiloa, saltxitxak... izango dira aukeran.

Fusilatuen omenezko monumentua inauguratu dute Hernanin

36ko gerran Hernanin fusilatu zituzten 200 herritarren oroimenez, hilerriaren sarreran jarritako monumentua inauguratu dute; senitartekoek haiek ez ahazteko eskatu dute.

Hernanin gaztetxe eta blog berria

Larunbatean okupatu zuten Hernanin Kontrakantxa gaztetxe berria eta gaur bertan sortu dute bloga. Momentuz hasierako adierazpena besterik ez dute jarri (une honetan bestelako arazoak izango dituztelakoan gaude) baina argi geratu da tresna berriak erabiltzeko duten trebezia. Gaztetxea 2.0? Eta zergatik ez?

Sagarrondotik-eko sarrerak salgai daude dagoeneko

[K&I]Jadanik gehienok dastatua izango duzue aurtengo sagardoa. Sagardotegiak behintzat goraino dira urtero bezala. Ba SAGARRONDOTIK gozatzeko aukera ere laster izango dugu, bidea, salmenta puntuetan bihartik aurrera egongo diren sarrerak edo bonoek irekiko dute. Egun bakoitzerako sarrerak 21 euro balio du aurretik erosita, eta takilan 24 eurotan erosi ahalko dira. Bi egunetarako 1000 bono kaleratuko ditugu hauek 36eurotan.

Manifestazioa burutzen ari ziren milaka gazteen aurka oldartu da ertzaintza Hernanin

[C&P]Milaka gaztek hartu dute parte egun osoan zehar Hernaniko Independentzia Egunean. Bertsoak, sagardotegia, sokatira dema... Ekitaldiaren debekua salatu dute besteak beste manifestazioan, non ertzaintza gogor oldartu den bertan ziren milaka gazteen aurka. 7 atxilotu eta hainbat zauritu izan dira, hala ere, Independentzia Eguna oraindik ez da bukatu, eta kontzertuekin emango zaio amaiera egun handiari.

Larunbatean okupazioaren aldeko Karbonera festa izango da Hernanin

Karbonera, Hernani erdi erdian dago, eta goitik behera okupatutako etxea da. Goiko guztia etxebizitza da, behekaldea aldiz gune autogestionatua. Larunbatean gune honen aurkezpen gisa egun guztiko egitaraua antolatu dute hernaniar ikatzgileek.

Pedraz epaileak Hernaniko alkatea deklaratzera deitu du, fiskaltzaren salaketaren ostean

Ustez torturatutako Mattin Sarasola eta Igor Porturekin gogoratuz hitz batzu edukitzeagatik terrorismoa goraipatu duelakoan Audientzia Nazionaleko fiskaltzak Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea (ANV-EAE)salatu ostean, deklaratzera deitu du Pedraz epaileak.

"Artixten Topaketak" larunbatean Hernanin

[K&I]Artixten Topaketa izeneko ekimena hartuko du estreinakoz Hernanik larunbat honetan. Egun batez, espazio berdinean diziplina desberdinetako sortzaileak elkartzea pentsatu dute.

Panaren omenezko plaka eta monolitoa eraman ditu ertzaintzak gaur goizean Hernanin

Ertzainek gaur goizeko ordu txikietan Jose Manuel Aristimuño "Pana" erahildako etakidearen omenezko plaka eta monolitoa erretiratu ditu Hernaniko izen bereko parketik, Audiencia Nacionalaren aginduak jarraituz.

Hernaniko isiltasuna (zabor kazetaritza)

Erreportai negargarria argitaratu du El Paisek bere astekarian: "El silencio de Hernani". Duela 11 urte argitaratutako erreportai baten jarraipena. Zabor kazetaritza.

ANVko zerrenda batean doan Euskadi Irratiko kazetari bati mikroa itxi diote

[K&I] Euskadi Irratian gertatu da, boletin ofizialek herrietako hauteskunde zerrendak argitaratu eta berehala. Esatari bat, azken urteotan Faktoria saioa aurkezten duena, EITBn plaza fijoa eskuratu duena, eta bere herrian ANVko zerrendaburu doana. (...) Kendu egin diote mikrofonoa. Ez duzu bere ahotsik entzungo.

Hernaniko alkateak "aldaketa handiak" iragarri ditu hurrengo txotx denboraldirako

Hernanin txotx denboraldian izaten den iskanbila dela eta, bizilagun batzu kexatzen hasi dira. Joxean Rekondo alkateak "aldaketa handiak" iragarri ditu hurrengo txotx denboraldirako, "pertsona batzuen basakeria" saihesteko.

[Hernani, Urriak 25] Biolentoen ekintza armatu berriak

Pasaden urriaren 25-ean Independentzia Eguna ospatu egin zen Hernaniko herrian. Ta nola ez, milaka eta milaka terrorista bildu ziren gipuzkoako herri honen kaleak betez. Arratsaldea amaierara heltzear zenean, golkoa bete arma heldu ziren gorriz jantzitako demokratak. Eta zer gerta liteke demokrata batek, Billabonako terrorista baten kontra pilotakada bat metro bateko distantziara tiro egiten balio? IKUSI ta IKASI. Demokrazia hau? ez eskerrik asko.

Hernaniko alkateari herritar baten babes gutuna

Hernaniko herritar batek Marian Beitialarrangotia Anv-ko alkateari elkartasun gutuna bidaltzen dio Auzitegira joan bezperan. Herritar askoren sentimenduaren isla da.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]