bilaketaren emaitzak "heriotza"

Ane Perez hil da

Bart (irailak 23) gauean hil da Ane Perez elgoibartarra, minbiziak jota, 19 urte baino ez zituela. Bera izan zen Pirritx eta Porrotx pailasoen "Eskerrik Asko" ikuskizuneko inspirazioa.

Heriotzaz hitz egiteko aukera.

Heriotzaz hitz egitea ez al da ezinbestekoa? Blog honetan lehenengo bider aukera hori topatu dut. Uste dut interesgarria dela hobe bizitzen hasteko. Via://heriotzalantzen.blogspot.es

Azpeitiako alkate eta hautetsi independentisten hitza

Hitza hartu dute herritarren aurrean. Beraien iritzia plazaratu dute. Hitza.info guneak osorik dakar beraiek esandakoa, adierazitakoa. Irakurtzeko modukoa.

Xabier Diharce "Iratzeder" euskaltzaina hil da

Xabier Diharce "Iratzeder" idazle eta euskaltzain oso emeritua hil da 88 urte zituela Beloken. Euskaltzaleen munduan bigarren heriotza aste betean.

Bizitza osorako kartzelara kondenatutakoek heriotza zigorra eskatzen dute Italian (albistea ingelesez)

Eskaera hau eskutitz ireki gisa argitaratu da La Repubblica egunkarian. Italian bizitza osorako kartzela zigorra duten 1.300 lagun daude. Horietako 310ek sinatu dute eskutitza.

Oihana Alkorta hil da

Kamioiak harrapatutako anbulantzia dugu denok begi bistan. Bertan zihoan zauritua hil da. Denok ez dugu heriotza berdin sentitzen.

Txerri batek sexu harremana izaten utzi ez zion jabea hozkadaka hil du

Gaztelaniaz dago baina kuriosoa eta barregarria iruditu zait txerriaren delitua... Hor geratzen baita argi zein beharrezkoa den sexua animali ororentzat... ;)

Kepa Arizmendi errefuxiatua hilda aurkitu dute Baionan

Kepa Arizmendi iheslari eta margolaria hilda aurkitu dute Baionako bere etxearen ondoan. Heriotzaren arrazoiak ez dira bihar harte zabaldu.

Javier Ortiz kazetaria hil da

Javier Ortiz kazetari donostiarra hil da gaur goizaldean. Bere blogean 2007an idatzita utzi zuen heriotza-oharra erreproduzitzen dute.

Guardia zibil bat hil da Irunen diskoteka batean izandako borrokan

Gizonezko batek lanean ez zegoen Guardia Zibil bat bultzatu du diskoteka batean eta erortzerakoan hil egin da. Goizean gertatu da Irungo Corpus diskotekan.

Sadam Husseini heriotza zigorra ezarri diote

Sadam Hussein Irakeko agintari ohia hurkatzeko agindu du epaimahai batek, 148 xiiten hilketa leporatuta. AEBko Etxe Zuriak "zorioneko eguna" dela adierazi du epaia ezagutu ondoren. Europar Batasunak eta Amnesty International erakundeak heriotza-zigorraren kontrako jarrera azaldu dute.

Mumia Abu-Jamal ekintzailearen kontrako heriotza zigorra bertan behera

Berriaren edizio digitalean albistearen titularra irakurri eta jarraian zabaldu botoia sakatu dut. Mundu osoan da ezaguna Abu-Jamal, Euskal Herrian ere bere liburuak zein berari buruzko diskoak kaleratu izan dira. Garaipen txiki bat, heriotzaren korridoretan zen lagunarentzat. Demokrazioaren paradisu omen diren Estatu Batuetan, gainera.

Iñaki De Juanaren ama hil da

Iñaki De Juana presoaren ama hil egin da. 83 urte zituen Esperanza Chaos Lloretek. Aste honetan presoaren behin behineko askatasuna eskatzeko arrazoietako bat zen, hain zuzen ere, bere amaren egoera larria.

Filipinetako Gobernuak Pako Larrañaga presoa Espainiaratzea onartu du

Alegiar jatorria duen Pako Larrañaga presoak Espainian jarraituko du kondena betetzen. 10 urte egin ditu Filipinetako kartzela batean preso. Hasiera batean heriotz-zigorra ezarri zioten, baina 2006ean zigor hau abolitu egin zuten. Beti errugabea dela adierazi du Larrañagak.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]