bilaketaren emaitzak "hedabideak"

Wall Street Journalek artikulu iraingarriaren izenburua aldatu du

Keith Johnson-ek esan zituen gauza guztiak mantentzen baditu ere, Wall Street Journalek artikuluaren webguneko bertsioari izenburua aldatu dio eta dohako irakurketa publikotik kendu du. Orain askoz izen atseginagoa dauka, "Basques bring old tongue to life" ("Euskaldunek beren hizkuntza zaharra berpizten dute"), edukiak dioenaren kontrakoa adierazten duena alegia. Euskaldunok emandako erantzunak bere emaitza izan duela dirudi...

Dignidad y Justiciak 12 eta 14na urteko kartzela zigor eskaera egin du ‘Egunkaria’-ko auzipetuentzat

Egunkaria kasuko auzipetuen kontrako zigor eskaerak plazaratu ditu Dignidad y Justiciak. Kasu tamalgarri honek aurrera jarraitzen du beste pausu honekin.

Euskarazko hedabideen bilakaera eta etorkizuna

Eusko Jaurlaritzak eta euskarazko hedabideen ordezkariek bilera egin zuten, hauen etorkizuna aztertu asmoz. Azken urteotan kontsumitzaile errealak ez omen dira asko igo, eta hori hobetzearekin batera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren helburu nagusia diru laguntzen beharrik ez izatea da.

Tokiko Hedabideen Lan Poltsa

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak 42 tokiko hedabide ditu bazkideen artean. Hedabide horietan, askotan behar izaten dira kazetariak, argazkilariak, diseinatzaileak, soinu eta bideo teknikariak, administrariak, komertzialak... Behar horiei erantzuteko, lan-poltsa sortu berri du Topaguneak, eta oso erraza da bertan izena ematea... tokiko hedabideren batean lan egin nahi?

Hedabideen eragina errealitatearen pertzeptzio sozialean mahainguru interesgarria

Gaur egun hedabide tradizionalek duten eragina aztertu nahi duen mahaingurua. Koldo Mitxelena Kulturunean Otsailak 11 19:00etan Donostian egingo den mahainguruan 2 hizlari eta ondoren mahaingurua egongo da.

Cubainformacion.tv: Aurkezpena Iruñean

«Cubainformacion.tv internet bidezko telebista bat da, Kuba eta bere iraultzaz informatzen duena. Irlan gertatzen denaren gaineko beste bertsio bat eskaintzen du, nazioarteko komunikabide handiek sistematikoki isilarazten edo manipulatzen dituzten albiste horietan sakonduz», Gaztesareak jakinarazi duenez.

Hamar aholku hedabide zaharrentzat

Teknopatan irakurri ditugu Ben Goldacre doktorearen hamar aholkuak. Guk irakurtzea ondo dago, baina hobeto inguruko euskal hedabideetako arduradunek adi adi irakurriko balituzte. Alegia: Martxelo Otamendi (berria), Xabier Letona (Argia), Josu Juaristi (Gara), EITB osoa -Irratia, Telebista, eitb24.com...-, Herri aldizkariak, Aizu!, Nabarra, Herri irratia, irrati libreak, euskarazko irratiak... zenbat komunikabide euskaldun!

Legeak eta Logoak

Edorta Aranaren iritzi artikulua Argian, EAEko ikus-entzunekoak arautu eta EiTBren legea aldatu beharraz

Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea jaio da

Nafarroan euskaraz ari diren sei irratik (Xorroxin, Beleixe, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria Irratia) Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea sortu dute, elkarlana sustatu eta ahaleginak optimizatzeko asmoz. http://www.nafarroakoirratiak.com

Egin-en itxiera gogoratzeko auto-karabanaren argazkiak ikusgai

Gaur, uztailaren 15ean, 10 urte bete dira Egin egunkaria eta Egin irratia itxi zituztenetik. Egin-eko eta Egunkaria-ko langile ohiek deituta, auto karabana egin dute Andoaindik Hernaniraino, eta langile ohien agiria irakurri dute Egin-en egoitza zenaren aurrealdean. Argazkiak hemen ikus daitezke.

Zumarra.net: Zumarragako udal administrazioa aztergai

Patxi Iraeta Zubeldia naiz, Zumarragako udaletxean udaltzain. Web-orri bat sortu det, eta beronen berri eman nahi dizuet. Maiz hitzegiten da udalen funtzionamentu exkaxaz, eta udal politikak dituen ajeetaz. 1990. urtetik udaletxean lanean, udal administrazioaren gora-beherak barrutik ezagutzea tokatu zait, eta nere esperientzian oinarrituta, esan dezaket, Zumarragako udala ez dala salbuespena. Urte guzti hauetan irabazitako ezaguera partekatu nahi nuke http://www.Zumarra.net web-orriaren bidez.

Gaztezulo, hi eta hire munduak

Gaztetxulo aldizkaria goitik behera berrituko da apirileko aletik aurrera. Izena ere aldatuko dute, eta aldizkaria Gaztezulo izango da aurrerantzean. Maiatzean, gainera, www.gaztezulo.com webgune berri (eta berritzailea) jarriko dute martxan.

Maite Artola haserre Luistxoren hitzekin

Sustaturen 5. urteurren ekitaldian Luistxok esandakoak ohiko hedabideei buruz (Mezularia saioari buruz), Maite Artolaren haserrea eragin omen du. Hori dela eta, Luistxok gogoeta oso interesgarria egiten du, Kalistroan esandakoa berretsiz.

Nafarroako tokiko aldizkariek Nafarpres sortu dute

Hiru urteko lanaren ondoren, Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkartea osatu dute hamahiru aldizkariren artean, Nafarpres markaren azpian. Bertan daude herrialdeko euskarazko prentsan erreferrentzia diren Ttipi-Ttapa edo Guaixe astekariak, Iruñerriko bost tokiko aldizkariak kaleratzen dituen Nabarreria taldea, Zaraitzuko Mendixut, eta Araizko Mailope. Haiekin batera, Tafallako La Voz de la Merindad, Lizarrerriko Entreto2 eta Tuterako Plaza Nueva aldizkaria.

Blog bat aipagarri Euskadi Irratiko albistegietan?

Atzo, Juan Kruz Lakastaren Euskadi Irratiko goizeko prentsa errepaso eruditoan, eta baita arratsaldez Maite Artolaren Mezularian, blog euskaldun bat aipagarri. Volgako Batelariak aipatu zituzten! http://eibar.org/blogak/volga Aibadios! Azkenean bagara zerbait! Baina ez, alarma faltsua, Batelarienean ez da publikatu Lakastak eta Artolak esandakoa: paperean argitaratu dutena da notizia, paperean argitaratu dutelako. Errepaso digitalik ez dugu merezi, bizitza honetan ez behintzat.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]