bilaketaren emaitzak "hauteskundeak"

Hauteskunde kalkulagailua, debekuetara egokitua

Sustaturen hauteskunde kalkulagailuak D'Hondt legearen araberako eserleku banaketa kalkulatzen du, baina gainera, EAE-ANVren zerrenda baliogabetuen kasurako egokitua dago, kalkulu bikoitza egiten baitu: haiek barne, edo haiek kanpo utzita. Maiatzaren 27ko Hego Euskal Herriko foru eta udal hauteskundeetan erabiltzeko modukoa.

[es] Zeinek galdu ditu UPV-EHUko hauteskundeak?

Txoli Mateos irakasleak artikulu interesgarria plazaratu du Garan aurreko asteko errektoretzarako hauteskundeen karietara. Bereziki interesgarria ikuspuntu ezkertiar eta abertzaletik Perezen hautagaitzaren aurrean izan den definizio eza kontuan hartuz.

Demokrazia Hiru Milioi plataforma aurkeztua

K&I Ezker abertzaleko kideak egon dira agerraldian, eta "espazio independentista eta aurrerakoia" eratzeko xedea dute. Eusko Legebiltzarrerako bozetarako hautagaitza aurkezteko gutxienez 17.000 sinadura beharko ditu, hilaren 21erako. Espainiako fiskal nagusiak dagoeneko eman du ekimena ikertzeko agindua. Lotua: http://www.zabaldu.com/5495/demokrazia_3_milioi_aurrera_begira/

Babes handiarekin sartu da EAE-ANV Debagoienean

Debagoienean EAE-ANVk lortu ditu boto gehien, 9.466. EAJ izan da bigarren indarra, 7.193 boto eta PSE-EE hirugarrena, 3.868 boto.

EA ez da PNVrekin joango EAEko hauteskundeetara

Eusko Alkartasuna ez da koalizioan joango PNVrekin hurrengo hauteskundetan. Hola adierazi dute gaur komunikabideetara bidalitako prentsa-ohar batean.

Goirizelaia EHUko errektore berria

Iñaki Goirizelaiak errektore hauteskundeak irabazi ditu bozken %52,25arekin.

Martxoaren 9an bozkatzera joateko deia

Abstentzioaren alde egin asmo nuen, ezker abertzalearen deiari jarraiki. ETAk ere abstentzioa eskatu zuenean bozkatzera joatea hausnartzen hasi nintzen, eta gaurko basakeriaren ostean argi daukat. Martxoaren 9an bozkatzera joatea oso inportante deritzot. Berdin dio nori. Alderdi bati edo boto baliogabekoa. Baina ETAk ez dezala abstentzioa bere aldeko boto bezala hartu. Sustatuko albiste honetan zenbait pertsonak proposatu dute jada, eta hona ekartzen dut deia.

Arabako 25. eserlekuaren matematika zehatza

Eusko Legebiltzarraren osaketa ofiziala atzerriko botoen zenbaketaren zain dago. Arabako 25. eserlekua dago koloka, eta estu-estu egongo da. D'Hondt legearen argitan, kalkuluak egin dituzte Sustatun.

Online aktibistek abstenitzeko joera gero eta handiagoa dute

Politikako aholkulari eta ikerlari honek dioenaren arabera, web 2.0 kulturan murgilduta dauden pertsonak dinamikoak dira eta gizarte ekintzetan parte hartzen dute. Alderdi politiko progresistengatik gero eta urrunago sentitzen dira eta horregatik hauteskundeetan abstenitzeko (edo zuri bozkatzeko) joera daukate. Ados zaude? Joera horrek zer ekar dezake etorkizunean?

Hauteskunde kalkulagailua D3Mren botoak zenbatzeko prest

Prest dugu jada Sustatuko hauteskunde kalkulagailu bikoitza, Demokrazia 3 Milioi plataformaren izenean emandako bozak zenbatzeko gauza dena, martxoaren 1eko hauteskundeetara begira. D'Hondt legearen kalkuluak bi aldiz egiten dira, eta eserleku banaketa modu batean edo bestean egiten da. Simulazio bat http://sustatu.com/1235391843 ere egin dugu: 2005eko Eusko Legebiltzarrekoan EHAK baliogabetu izan balute...

2 atxilotu Sestaoko Herriko Tabernaren erregistroan eta 3 Santurtzin [GAZT]

2 pertsona atxilotu dituzte Sestaon D3M-ren propaganda... zegoen herriko tabernako erregistroan eta 3 Santurtzin D3M-ren kartelak jartzen ari zirelakoan.

Euskara eta aukera politikoa

Espainiako CISek eginiko ikerketaz asko hitz egin da, baina Sustatun agertzen den honen inguruan gutxi hitz egin da: zein aukeraketa politiko egiten da hizkuntzaren arabera? Euskaraz hitz egiten dutenak ezkerrekoak edo eskuinekoak dira? Ba al dago eskuin muturrekotzat bere burua duen euskaradunik? Zein da euskaradun bozka-emaile portzentai handiena duen alderdia?

ETAk "eraso antidemokratikoa" bozen bitartez gelditzeko eskatu du

ETAk bidali duen komunikatu batean hautestontzietan "eraso antidemokratikoa" gelditzeko eskatu du. Honela dio komunikatuaren bukaeran: "Hitzordu bat eraso antidemokratiko berri hau hautestontzietan salatzeko, autodeterminazioa aldarrikatzeko eta Estatutu berri baten aldeko apustua salatzeko."

Espainiar kongresurako hauteskundeetako emaitzak Hego Euskal Herrian

Espainiar kongresurako hauteskundeen emaitzak Hego Euskal Herrian. Probintziaz probintzia eta herriz herri.

Kalkulu elektoralak: PNVk galdutako bozken laurdena soilik joan da PSEra (GAZT)

Iñaki Iriondoren analisia azken hauteskundeei buruz. Zabaltzen ari den mezua hautesle abertzaleek "nazionalismoaren erradikalizazioagatik" PSE bozkatu dutela den arren, datuei begiratuta hau ez dago batere garbi. Nora joan dira PP galdutako 25.875 botoak? EBk galdutako 51.601ak?
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]