bilaketaren emaitzak "haurrak"

"Maite Kuttuna", haurrentzako "zaborra" ETB1en?

EHU.ko bost emakume psikopedagogok (!!) "Maite Kuttuna" ETB1.eko telesail "infantil"ari emandako egurra irakurri beharko genuke guraso guztiok, eta ondoren telesail hori programaziotik berehala kentzeko esijitu. Ez dago eskubiderik. Hori baldin bada ETBk gure seme-alaben hezkuntzarekiko daukan kezka, erantzukizunez jokatu eta mandoaren botoi gorria sakatzen hasi beharko dugu... pizteko baino, itzaltzeko.

Ekainaren 12, haurren esplotazioaren aurkako eguna.

[erderaz] Save the children elkartearen txostena.

Haur minbiziari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bergaran urriaren 20an

IX. Haur Minbiziari Buruzko Jardunaldiak ospatuko dira Bergaran datorren larunbatean, urriaren 20an, ASPANOVAS Gipuzkoaren (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Elkartea) eskutik.

TuxPaint. Haurrentzako (3 urtetik aurrera) marrazketarako aplikazio librea.

Haurrek erabiltzeko marrazketarako aplikazioa duzue honako hau. Euskarazko bertsioa ere badu. Oso erraza da erabiltzeko, soinu efektu interesgarriekin. Software librea.

EHUko informatika fakultateko irakasleak haurrak zirenean

EHUko Informatik fakultatetik pasa zaretenok zuen irakasle izan direnen txikitako argazkiez gozatzeko aukera duzue orain. Ez esan dibertigarria ez danik...

Maddi jaio da, bederatzi hilabeteko blogaldi baten ondoren

Amagaia edo Predictor Positive, horiek izan dira blog honek hartu dituen izenak. Bederatzi hilabetez emakume batek bere haurdunaldia kontatu du, argazkiekin, bideoekin, testu sentikorrekin. Urriaren amaieran jaio zen neskatoa, azkenik, eta orain amak bloga utziko du. Orain artekoa polita izan da, eta hemendik aurrerakoa, blogik gabe ere, are politagoa.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]