www.blogak.com/amagaia/maddiren-jaiotza
luistxo (e)k bidali du duela 298 egun 9 ordu 55 minutu, duela 298 egun 46 minutu argitaratuta
Amagaia edo Predictor Positive, horiek izan dira blog honek hartu dituen izenak. Bederatzi hilabetez emakume batek bere haurdunaldia kontatu du, argazkiekin, bideoekin, testu sentikorrekin. Urriaren amaieran jaio zen neskatoa, azkenik, eta orain amak bloga utziko du. Orain artekoa polita izan da, eta hemendik aurrerakoa, blogik gabe ere, are politagoa.