bilaketaren emaitzak "hatortxu rock"

Hatortxu rock 9,5 bukatuta... ta jada 10. edizioa (berezia) prestatzen [audio]

Hatortxu 9,5 izan da asteburuan eta jada hurrengora begira dira antolatzaileak. Ekainaren 19,20 eta 21ean Hatortxu Rocken hamargarren edizioa izango da. Endika Alonso antolatzaileari egindako elkarrizketa (info7)

30 disko politikorik onenak

Hona hemen, egilearen iritziz, historiako eduki politikozko 30 diskorik onenen dossier bat. Nire iritziz gehiegi mugatzen da merkatu angloxajoira, baina ez dago gaizki. Gaztelaniaz dago.

Txantrea Barrio conflictivo, 25 urte geroago ere

25 urteren ondoren, Txantreako merkatu plazan agertu dira Barricadakoak. Egun berean, toki berean, ordu berean. Gogo bera. Txantrean sortutako taldeak, Iruñeako auzo borrokalaria ezagun egin zuen. Diskoa ere eskaini zioten auzoari: Barrio conflictivo. Eta Txantreak bizirik dirau, Iruñea maitagarri horretan.

Rock the Kashbad!

Oreretarrak bueltan dira. Eremulauak.com forotik dator notizia, eta Entzun! aldizkariaren web gunean berretsi dute: Kashbad taldea bi kontzertu eskaintzeko batu da. Horietako bat Bilboko Kafe Antzokian izango da. Zer gehiago esango dugu... Deabruak Teilatuetan-en itzulera poz handia izan zela, eta hau ez dela txikiagoa. Zer arraio: Rock the Kashbad!

The new millennium in Basque music. Gure musika Kanadatik entzunda

David Cox Kanadan sortutako euskaltzalea da. Ez du arbaso euskaldunik, baina sarean ikasi du euskaraz. Eta adi jarraitzen du euskal kultura saretik. Musikazalea ere bada, eta oso artikulu interesgarria idatzi du milurteko berriko euskal musikari buruz. Bideoak eta kantuak uztartu ditu, berak egindako zerrenda horretan.

25 hits of Mondra Underground Sounds bilduma

Arrasateko hainbat musika taldek punk, rock-and-rolla, street-punk Oi! eta punk-rock kantuen bilduma egin dute elkarlanean. "25 hits of Mondra Underground Sounds" du izena diskoak eta bertan 25 kantu batu dituzte. Bilduman dagoeneko desagertuta dauden 80ko eta 90ko hamarkadako taldeak, eta gaur egungo ugari daude. Abesti batzuk aspaldikoak dira, eta beste batzuk, berriz, aurretik grabatu barikoak.

Bilbao Hiria Pop Rock: Talde sailkatuen zerrenda

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren antolatzaileek honetan parte hartuko duten taldeen zerrenda iragarri dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]