bilaketaren emaitzak "hamaika"

Eusko Jaurlaritzak estatubatuarrena baino zehatzagoa den GPS sarea sortu du.

Hamaika ikusteko! eta sateliterik bidali gabe! Honelako albisteak ateratzen dira kazetari bat albistea benetan zertan den ez ulertu eta asmatzen hasten denean. Eusko Jaurlaritzak Aldundiekin batera sortu duena GPS estatikoen sare txiki bat da, eta horiei esker topografoek eta enparauek GPS bidezko neurketetan prezisio handia lortzen dute. Noski, estatubatuarren sarerik gabe, honek ez du ezertarako balio.

Hamaika telebista egitasmoa aurkeztu dute gaur

Gaur aurkeztu dute Bilbon Hamaika, telebista sortzeko talde berria. Jaurlaritzak EAEko 15 telebista barrutitan aterako dituen telebista lokal digitaleko lehiaketetara aurkeztuko da Hamaika, barrutiotan euskarazko kate bat ziurtatzeko asmoarekin.

Hamaika Bertuteren web orri berritua

Askotariko edukiekin hornituriko web orri berritua du Hamaika Bertute bertsolari eta gai-jartzaile taldeak. www.hamaikabertute.net webgunean aurkituko dituzue guztiak: bertso-saioetako kronikak, argazkiak, taldekideen bertso-idatziak, iritzi artikuluak... Atal berri-berri bat ere bada: asteko argazkia. Astero, gaurkotasunari loturiko argazki bat zintzilikatuko da webgunean, eta taldekideek zein bisitariek bertsoz ilustratu ahal izango dute errealitate puska bat.

Tokiko telebista digitalaren lehiaketa deialdia

Lakuako Gobernuak gaur emango ditu ezagutzera EAEko Agintaritza Aldizkarian tokian tokiko telebista digitalaren araubidea eta lehiaketa deialdia.

Bilbon euskarazko telebista kudeatzeko enpresa berria sortu dute

[K&I]Hamaika eta Ibaizabal Kultur Elkartearen eskutik, Bilbo Handia Ikusentzunezkoa S. A. enpresa berria sortu da Bilbo Handirako euskarazko telebista kudeatzeko asmoz. Argian ikusia: http://www.argia.com/albistea.php?id=27485
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]