bilaketaren emaitzak "hacktibismoa"

hack.in#badakigu informatika elkarteak posta zerrenda estreinatu du gaur

hack.in#badakigu informatika elkarteak, bere blog-ean gaur azaldu duenez, posta zerrenda estreinatu du. Hau, elkartea eta sareko beste erabiltzaileok elkarrengana hurbiltzeko eta koordinatzeko tresna dela diote eta mundu guztia animatzen dute bertan parte hartzera.

Jardunaldi hacktibista Bilbon

Teknologian eta bere eragin politiko-sozialetan interesaturik gauden pertsona batzuk, datorren larunbatean, Bilbon, bilera bat ospatuko dugu. Helburua, gai hauen inguruan mugitzen diren pertsona guztiak biltzea da: software askea, hacking-a, segurtasuna, kriptografia, e-anonimotasuna, jabetza intelektuala, ziberreskubideak, artibismoa, net-art, adimen artifiziala, kultura librea, etab. Munduko Emakumeak elkarteko lokalean (Fika kalea 5, beheko solairua) izango da. Anima zaitez! ;-)

Hackmeeting 2006 badator!

Urtero bezala Hackmeeting-a ospatuko da. Aurten Bartzelonan, 2001ean Leioan, datorren urtean nork daki... Jardunaldi hauek beste inork ez bezala teknologia politikarekin, artearekin eta esoterismoarekin biltzen dute auzolan eta e-auzolan baten bitartez. Hackmeeting bat zer den ulertzeko era bakarra bertan parte hartzea da!

Metabolik BioHacklabaren bukaera

Sei urteren ondoren, Leioan kokatzen zen Metabolik hacklabak ateak ixtea erabaki du. Taldea desegin da eta partaide guztiek datorren irailaren 15ean jai bat ospatuko dute. Gonbidatuta zaude! Taldearen ekimenen laburpen bat: http://www.arteleku.net/4.1/blog/mrbe/?p=55 Informazio gehiago: http://www.zabaldu.com/story.php?albistea=2240
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]