bilaketaren emaitzak "hacklab"

Hackmeeting 2006 badator!

Urtero bezala Hackmeeting-a ospatuko da. Aurten Bartzelonan, 2001ean Leioan, datorren urtean nork daki... Jardunaldi hauek beste inork ez bezala teknologia politikarekin, artearekin eta esoterismoarekin biltzen dute auzolan eta e-auzolan baten bitartez. Hackmeeting bat zer den ulertzeko era bakarra bertan parte hartzea da!

agur Metabolik! ohorea izan da

Agur esatea erabaki dute asanbladan -(posta zerrendan)-. Erabaki dute, eta orain konturatuko gara urteotan egindako lan guztiaz. Leioako gaztetxean, hackmeeting-a egin, Indymedia martxan jartzeko azpiegitura, wireless teknologia, X-evian, eta beste zenbat kontu. Marrapuntun irakurri dugu, orain agurra zabalduko dugu.

Metabolik BioHacklabaren bukaera

Sei urteren ondoren, Leioan kokatzen zen Metabolik hacklabak ateak ixtea erabaki du. Taldea desegin da eta partaide guztiek datorren irailaren 15ean jai bat ospatuko dute. Gonbidatuta zaude! Taldearen ekimenen laburpen bat: http://www.arteleku.net/4.1/blog/mrbe/?p=55 Informazio gehiago: http://www.zabaldu.com/story.php?albistea=2240
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]