bilaketaren emaitzak "gudari"

Oihane, Olaia, Luisma, Antxon... betiko argia.

Adarraren eta txalapartaren deiadarra plaza berrian, Anartz, senideak, lagunak eta gainontzeko preso azal gorriak gogoratu dituzte, sua piztu dute, loreak eskaini dizkiete, ohorezko aurreskua, ikurrinaren omenaldia, hildako gudariaren dantza hunkigarria bizia galdu dutenen argazkiaren aurrean. Aste honetan bertan atxilotuen aurkako maniarekin eman zaio bukaera ekitaldiari, gudariak abestuz amaitzeko. Konkistak jarraitzen du, agur eta ohore, bizia galdu duten gudariei, betiko argia.

Gudari eguna

1975-9-27an Francok Txiki eta Otaegi fusilatu zituenean espetxetan 730 euskal preso politiko zeuden, bat Psoe-koa, bi Eaj-koak eta gainontzekoak ezker abertzalekoak. Azken 30 urtetan errepresioaren ondorioz 321 euskotar hilik, 35.000 atxiloketa, 7.000 torturatu, 4.000 preso, 4 komunikabide itxita eta 15 bat erakunde ilegalizatuak... gaur egun 750 bat euskal preso politiko daudelarik, Franko garaian baino gehiago, inoiz jasan den errepresiorik bortitzena. Izan direlako izango dira. Konkista da krimenik larriena.

Gudariak omendu dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan

Ostegunean unibertsitateetako hainbat kanpusetan egin bezala, auzo, herri eta ikastetxeek jarraitu diote Gudari Egunaren ospakizunari. Errepresioa eta debekuak tarteko izanda ere, eusko gudariek merezitako omenaldiek milaka lagun batu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Gaztesareako Informazio Agentziak bildu ditu egindako ekitaldi askoren berri, irudien bidez bereziki.

Hainbat ekitaldi izan dira gudariak omentzeko

Ekitaldi ugari antolatu dira Txiki eta Otaegi hil zituztenetik 32 urte betetzen diren honetan. Gudari egunaren baitan mobilizazioak izan dira egun osoan zehar. Goizean, Segik ikastetxeetan mobilizazioak eta omenaldiak antolatu ditu. Arratsaldean ere izan dira ekimenak. Gaztesareako Gazte Informazio Agentzian bildu dira horietako asko.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]