bilaketaren emaitzak "guardia zibila"

Guardia Zibilak atxilotu ustezko etakidea ospitalera eraman dute, zaurituta

[k&i] Gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak Asteasu eta Villabona artean ETAko kide izatea egotzita. Donostiako erietxe batera eraman dute, Polizia iturrien arabera, bere burua zauritzen saiatu delako. Bizikletan zihoala atzeman dute, "ohiko kontrol batean". Ibai Beobide Arza bizkaitarra dela zabaldu dute aipatutako iturriek. Garan: http://ttiki.com/10467

Lupiañez basaki torturatu zuen Guardia Zibilak

Durangaldean atxilotu zuen Gorka Lupiañez gaztea Guardia Zibilak, etakidea izatea egotzita. Hainbat egun, guardia zibilen esku, inkomunikaziopean egon ondoren, espetxean ere 7 egunez isolatuta eduki dute gaztea. Orain, jasandako tratuaren berri eman du: bañera, bortxaketa...

Frantzian Guardia Zibilak egindako ilegaltasunak izkutatzeko asmatu zuen Rubalcabak Huelvako ihesa [gazt]

Guardia Zibilak Frantzian egindako ilegaltasun batzuk direla eta oso haserren omen zegoen Frantziako Gobernua. Hori guztia estaltzeko Landetan aurkitutako zuloa eta Huelvako balizko ihesa asmatu zuten, guztia ahaz zedin.

Bonba auto batek eztanda egin eta bi Guardia Zibil hil dira Mallorcako Calvia herrian

13:50ak inguruan egin du eztanda lehergailuak Palmanova Guardia Zibilen cuartelean, eta hildakoez gain hainbat zauritu izan dira.

Guardia Zibil batzuek armak ahaztu zituzten Tolosan Anza hil eta 7 egunetara

2009ko maiatzaren 18an, Jon Anzaren desagertzearen berri eman zen egun berean, guardia zibil talde bat Tolosako Adagio aparthoteletik atera zen presaka eta bi pistola ahaztuta utzi zituen logelako koltxoi azpian. Gertaera honen inguruan ikerketa ireki du Jon Anzaren heriotza ikertzen duen fiskal frantsesak.

Guardia zibil bat zauritua, Leitzan jazotako tiroketa batean

Guardia zibil bat zauritu dute igande honetako goizaldean Leitzako (Nafarroa) kuartelaren aurrean, agentea eta ustezko ETAko kide batzuen artean tiroketa bat izan ostean. Gertaera 03:30ak aldera jazo da, agenteak kuartelaren kanpoaldean mugimendu susmagarriak zeudela sumatu du eta identifikatzera gerturatu denean tiroketa izan da.

Guardia zibilek poltsaz ito eta kolpe ugari eman dizkiete Barañaingo atxilotuei

Igandean atxilotutako bi gazte nafarrek bost egun eman dituzte guardia zibilen eskuetan inkomunikaturik. Tortura basatiak salatu dituzte Marlaska epailearen aurrean: poltsa ito arte behin eta berriz jartzea, ama ospitalean zegoela edota neskalaguna atxilotua zegoela esatea, gorputz osoan kolpatzea, elektrodoak jartzeko simulazioak, 72 orduz lo egin gabe edukitzea, lau egunez begiak tapaturik edukitzea... Informazio gehiago: http://www.lurraska.net edo http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=12436

Guardia Zibila patrol batekin oldartu zitzaion Alberto Lopezi

Guardia Zibilak ez zuen Alberto Lopez ortziralean atxilotu, baizik eta asteazkenean. Bost egun pasatu ditu Guardia Zibilaren esku inork ezer jakin gabe, eta hortik ateratzean torturak salatu ditu, epaile eta fiskalaren aurrean. Lehen egunean ospitalera eraman behar izan zuten, atxilotzeko unean izandako zaurien artatzeko. Atxiloketa bortitza izan zen haren lekukotzaren arabera. Autoan zihoala Guardia Zibilaren auto batek atzetik jo zuen istripua eraginez.

Tortura latzak pairatu ditu libre gelditutako 23 urteko gazteak

Astearte goizaldean atxilotuako lau lagunetatik bi espetxera bidali ditu Moreno Espainiako Audientzia Nazionaleko epaileak. Herenegun libre utzi zuten atxilotuetako bat epailearen aurretik pasa gabe. Laugarrena, 23 urteko gazte lezoarra, libre utzi du epaileak, eta jasan dituen torturen berri eman du: poltsa, sexu erasoak... Espetxeratutako bien berririk ez da oraindik.

Guardia Zibilek Google Carri kontrola egin zieteneko argazkia

Google Car ere ez dago aske Guardia Zibilaren errepide kontroletaz.

Gasteizko Zaramazulo miatu zuen Guardia Zibilak D3M-ren material bila

D3Mren boto paperak, hauteskunde propaganda eta hautagaitzaren dokumentazioa bilatzen aritu ziren. Hainbat kutxa atera zituzten handik. Ertzaintza ere gerturatu zen, eta bi polizia indarrek ingurua erabat itxi zuten.

Kamioilari bati isuna, takografoaren data euskaraz jartzeagatik [es]

Hiru sindikatuak salatu duenez, 4601 euroko isuna jarri diote garraiolariari, takografoaren diskoen data euskarazko formatuan jartzeagatik. Euskaraz: http://sustatu.com/1265039362

«Egun batean susto bat hartuko nuela esan zidaten guardia zibilek»

Baso batean ordu eta erdiz Guardia Zibilak erretenitutako herritar batek bizipenak kontatu ditu Gara egunkariak egindako elkarrizketan. Halakoak ohikoak izanagatik, normalean ez dira publikoki salatzen. Hargatik begitantzen zait interesgarria; inpunitatea amaitu dadin.

Guardia Zibilak Ainara Bakedano atxilotu du Audientzia Nazionalera zihoala

Guadia Zibilak Ainara Bakedano gaztea atxilotu du bere kabuz Audientzia Nazionalera zihoala. Bere abokatuak behin baino gehiagotan eskatu dio azken egunotan Marlaskari aurkezteko baimena.

Bizkaian azken atxilotuek torturak direla eta salaketa jarri dute

Ustez ETArekin lotuta azken astean atxilotutako guztiek torturak (kolpeak, mehatxuak, "poltsa",...) salatu zituzte Garzon epailearen aurrean. Ohi denez ikerketarik ez denez abiatu, libre ateratakoetatik bik salaketa jarri dute gaur, eta besteek salaketa jartzeko asmoa adierazi dute. Torturaren Aurkako Taldearekin batera "Gazronen protokoloak" tortura ahalbidetzen duela salatu dute.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]