2008ko abenduaren 6an, Alexandros Grigoropoulos atenastar gazte anarkista hil zuen poliziak tiroz. Orduan, egun luzez istilu larriak eman ziren gazteen eta polizien artean (
http://eu.wikipedia.org/wiki/2008ko_Greziako_istiluak). Atzo gauean hainbat istilu eta atxilotu izan ostean, gaur enfrentamenduak errepikatu dira. Gazte anarkistek Parlamentuan pankarta erraldoia jartzea lortu dute. Poliziak gutxienez 60 lagun atxilotu ditu.