bilaketaren emaitzak "greba orokorra"

Maiatzak 21 internet itxi dezagun

Maiatzak 21 internet itxi dezagun. Zure web orrialdea ixteko materiala

Oarsoaldeko 36 enpresa batzordek egin dute bat maiatzaren 21eko greba orokorrarekin

Oarso-Bidasoako ELAk eta LABek greban parte hartzeko deia egin dute: «krisiak herritar guztioi eragiten digulako»

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiruk greba orokorra deitu dute maiatzaren 21erako

Sindikatuetako idazkari nagusiek jakinarazi dute erabakia gaur, Bilbon elkarrekin emandako prentsaurrekoan. Krisi ekonomikoaren ondorioz gertatzen ari den enplegu galera dela-eta egin dute deialdia.

Bartzelonako Euskal Etxeko Langileak adierazi nahi dugu

Bartzelonako Euskal Etxeko langileok, Euskal Herrian azken egunotan jazo diren gertaeren aurrean, zera adierazi nahi dugu:

Greba orokorra egiten ari dira Ipar Euskal Herrian eta Frantzian

Krisialdiari aurre egiteko Frantziako Gobernua hartzen ari den neurriak salatzeko asmoz, egun osoko greba deialdia egina dago gaurko Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan. Sindikatuek deitu dituzte greba eta mobibilizazioak, eta lehen aldiz itun bateratua lortu dutela azpimarratu dute. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ari da nabaritzen lanuztea: autobus zerbitzua ez dabil Miarritzeko (Lapurdi) aireportuan bi hegaldi bertan behera utzi dituzte, komunikabide publikoetan ez dira ari lanean...

FR3 Pays Basque-ko langileek bere protestarekin segitzen dute

Atzoz geroztik Frantziako telebista publikoetan ez da gehiago iragarkirik gaueko 20:00etatik eta goizeko 6:00ak arte. Erreforma horrek mota askotariko eraginak izanen ditu. Hartara, France3 Pays Basque-ko langileak greban sartu ziren astelehenean, zuzendaritzak aurreikusten dituen ordutegi aldaketek kalte egiten diotelako berri lokalak jorratzen duen emankizunari.

Grebaren jarraipen berezia burutu dute komunikabide alternatibo eta herritarrek

Euskal Herriko komunikabide herritarrek lan txukuna egin dute gaurkoan. Gaztesarea, Hala Bedi, Info7, Tas-tas, Eguzki, Branka, UKberri... grebaren jarraipen berezia burutu dute askok eta askok EITB bezalakoek estali eta ezkutatu nahiean dabiltzana bertatik bertara erakutsi eta kontrainformazioaren balioa frogatuz beste behin ere. Zorionak denei egindako lanagatik!

Bizkaiko garraiolariak gaur hasiko den greba mugagabeari batuko zaizkio

Astelehen goizaldetik greba mugagabeari ekitea erabaki du Sintrabi Bizkaiko garraiolarien sindikatuak. Erregaien prezioen igoerak eragiten dien kaltea salatzeko egingo dute lanuztea, eta aho batez onartu zuten atzo, egungo prezioekin eta agintariek beren aldeko neurririk hartu ezean diru galerak dituztela iritzita. Espainiako Fenadismer garraiolarien sindikatuarekin bat egingo duen Hego Euskal Herriko garraiolarien elkarte bakarra da momentuz Sintrabi.

Hego Euskal Herriko hainbat enpresak jarduera gelditu behar izan dute

Fagorrek, Irizarrek, Mercedesek eta Volkswagenek, esaterako, itxi behar izan dute, eta beste batzuk ekoizpena gelditu dute. Dendetan hainbat produktu urri dira.

Manifestazio jendetsua Baionan krisiaren aurkako politiken kontra

Milaka eta milaka herritar atera dira goiz honetan Baionako karriketara sindikatuek egindako deialdia babestuz. Urtarrileko 29an Lapurdiko hiriburuak eskaini zuen iduri indartsua errepikatu da gaurko mobilizazioan. Zortzi sindikatu biltzen dituen konfederazioak eta LABek deitzen zuten Frantziako Gobernuaren politika ekonomikoa kalean salatzera. Oihartzun zabala izan du gizartearen protestak, beste behin ere pilota Eliseoren teilatuan ezarri duelarik.

[gl] Vigoko metalaren greban izandako istiluei buruzko bideoak

[Bideoa, galizieraz] Maiatzaren 21ean, Hego Euskal Herriko langileak ez ezik, Vigoko (Galizia) metaleko langileak ere greban izan ziren, laugarren egunez. Bideo hauetan Espainiako Poliziarekin izandako enfrentamenduen xehetasunak ematen dira.

EAEko transexualen elkarteko presidentea gose greba mugagabean

Andrea Muñiz Celestino EAEko transexualen elkarteko presidenteak gose greba mugagabeari ekin dio gaur, transexualek ebakuntzak egiteko aukerarik ez dutela protestatzeko.

Txorakeria galantak gaurko "Berria"n

Joan den eguaztenean EHU-UPVko irakasleek egindako grebari buruzko iritzia biltzen duen blog sarrera.

Erietxera eraman dute De Juana, bihotzekoa izateko duen arriskua dela-eta

Etxeratek jakinarazi duenez Madrilgo Doce de Octubre ospitalera eraman zuten atzo, hilaren 24an, Iñaki De Juana. Azaroaren 7an bigarren gose greba hasi zuenetik 8-9 kilo galdu omen ditu eta analisiek diotenez potasio falta omen dauka. Hala eta guztiz ere, ez ei dago larri.

De Juanak gose greba bertan behera utzi du

Garak gaurko edizioan dioenez Iñaki de Juanak gose greba 63.egunean bertan behera utzi du. Bere osasun egoera ona ei da.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]