bilaketaren emaitzak "greba egin dut"

Ostegunean bloga itxita dago.

Blog berri bat sortu da, ostegunean greba egin behar dugunok bertara bideratzeko gure blogak. http://grebalariak.blogsome.com/, irudia xuriken-ek egin du.

"Storia di Egin": Italian egindako dokumentala

Matteo Scanni italiarrak zuzendutako "Storia di Egin" film dokumentalaren aurkezpen laburra. Italiako zuzendariak lehenagotik ere egin ditu Euskal Herriari buruzko lanak (guztiak hemen bilduak: http://youtube.com/user/matteoscanni) Cronache Basque edo Euskal Kronikak izenburupean: http://www.cronachebasche.blogspot.com/

EGINeko langile-ohien bloga

EGIN eta EGIN Irratiko langile-ohi talde batek bloga hasi du http://egin10.info helbidean, orain 10 urte jazotako gertakariak gogorarazteko, hots, Entzutegi Nazional espainolaren aginduz bi hedabideak itxi zirenekoa, 1998ko uztailaren 18an.

Egin-en itxiera gogoratzeko auto-karabanaren argazkiak ikusgai

Gaur, uztailaren 15ean, 10 urte bete dira Egin egunkaria eta Egin irratia itxi zituztenetik. Egin-eko eta Egunkaria-ko langile ohiek deituta, auto karabana egin dute Andoaindik Hernaniraino, eta langile ohien agiria irakurri dute Egin-en egoitza zenaren aurrealdean. Argazkiak hemen ikus daitezke.

"Egin" eta "Egunkaria" auziak mintzagai izan ditu PEN Klubak Glasgowen

Idazleen PEN mundu erakundeak Writers in Prison Committeeko (Idazle Presoen Batzordea) urteko bilera egin du Glasgowen. Bertan, "Egin" eta "Egunkaria" auzien inguruan aritu dira eta kartzelan dauden Teresa Toda eta Jabier Salutregiren kasuak aurkeztu dituzte.

[korrika] Duela 27 urteko argazkia eta kronika Egin egunkarian

Korrikarena 15. edizioa da. Gogoratzen duzue hasiera? Larrabetzun Eginen orduko portada bat bildu eta sarean jarri dugu. Larrabetzuko argazkia egunkariaren azalean argitaratu zen, orduko alkate -Jose Antonio Lekue- eta Kukubiltxoko hankapaludunak lekukoa elkarri pasatzerako unea, herriko plazan bertan. Gaur gauean, plaza bertatik pasatuko da korrika. 27 urte igaro dira.

Salutregi: "Hemen gertatzen dena Europan ez dute ikusi oraindik"

Salutregi Egin egunkariko zuzendaria zen itxi zutenean. Espetxetik atera berri da 18/98 sumarioan epaitu ostean. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio. Europan ez dutela oraindik hemen gertatzen ari dena ikusi salatzen du.

EGIN-eko langile ohiei egindako bideo-elkarrizketa

Orain gutxi http://egin10.info izeneko bloga abiatu zuten EGIN egunkariko eta EGIN irratiko langile ohiek. Izan ere, Baltasar Garzon epailearen aginduz hedabide biak itxi zituztenetik hamar urte beteko dira aurki. http://berria.info egunkarian elkarrizketa egin die Lara Medinabeitiak eta bideoa sareratu dute.

Mueren por dejadez algunos de los caballos de pura raza intervenidos a Roca

Euskal Herrian badakigu zer gertatzen den epaile batek enpresa bat badaezpada ixten duenean. Orain Malagan ere enteratu dira, eta seguru kasu honek Egin edo Berriaren itxiera "kautelarrek" baino hauts gehiago harrotzen duela. Gaztelaniaz eta El Mundo-tik albistea.

Hamar artista, adierazpen askatasunaren alde

Egin-eko langile ohiak Durangoko Azokan egongo dira, hainbat artistak lagunduta. Abenduaren 6an, 12:00etan, “Arte enkantea” ere egingo dute Plateruenan.

Adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldia Hernanin, larunbat honetan

Datorren larunbatean, uztailak 12, arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia, Hernaniko kiroldegiko frontoiean. EGIN eta EGIN irratiko langile ohiek antolatu dute, bi hedabideen itxierraren 10. urteurrena gogorarazteko.

FR3 Pays Basque-ko langileek bere protestarekin segitzen dute

Atzoz geroztik Frantziako telebista publikoetan ez da gehiago iragarkirik gaueko 20:00etatik eta goizeko 6:00ak arte. Erreforma horrek mota askotariko eraginak izanen ditu. Hartara, France3 Pays Basque-ko langileak greban sartu ziren astelehenean, zuzendaritzak aurreikusten dituen ordutegi aldaketek kalte egiten diotelako berri lokalak jorratzen duen emankizunari.

Hego Euskal Herriko hainbat enpresak jarduera gelditu behar izan dute

Fagorrek, Irizarrek, Mercedesek eta Volkswagenek, esaterako, itxi behar izan dute, eta beste batzuk ekoizpena gelditu dute. Dendetan hainbat produktu urri dira.

Grebaren jarraipen berezia burutu dute komunikabide alternatibo eta herritarrek

Euskal Herriko komunikabide herritarrek lan txukuna egin dute gaurkoan. Gaztesarea, Hala Bedi, Info7, Tas-tas, Eguzki, Branka, UKberri... grebaren jarraipen berezia burutu dute askok eta askok EITB bezalakoek estali eta ezkutatu nahiean dabiltzana bertatik bertara erakutsi eta kontrainformazioaren balioa frogatuz beste behin ere. Zorionak denei egindako lanagatik!

Txorakeria galantak gaurko "Berria"n

Joan den eguaztenean EHU-UPVko irakasleek egindako grebari buruzko iritzia biltzen duen blog sarrera.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]